EU ES EN
Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookCheck Our Feed

2015. urtean zehar erakunde publiko, erakunde pribatu eta pertsona partikular ugarik beren babesa eta laguntza eskaini dizkigute. Haiek gabe ezinezkoa zatekeen gure misioa burutzea eta egitasmo honetan aurrera egitea.

Etorkintza Elkargoak eskerrik beroenak eman nahi dizkie gure egitasmoak gauzatzea ahalbidetzen duten Babesle eta Laguntzaile guztiei, bereziki Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiari, baita Euskaltel, Iberdrola Fundazioa, La Caixa Fundazioa-Gizarte Ekintza eta BBK Gizarte Ekintzari ere, gure zereginak garatzeko babesa eta laguntza eskaintzen digutelako etengabe.

Gure zerbitzuen kalitatea hobetuz, esperientziak partekatzera eta gizarte-beharrei erantzun egokiagoa ematen ikastera bideratutako hainbat foro eta lan-batzordetan parte hartzen dugu.

startup-593343

2013. urte amaieran EAPN Euskadiko gizarte-partaidetzako lantaldeari batu ginen, arlo horretan jardun duten beste erakunde batzuen aurreko esperientzietatik ikasteko asmoz eta, era horretan, taldean sortzen diren lan-tresnen kutxa eta teknikak erabiliz, egitasmoa bera zehaztuz eta gauzatuz.

Arrisku-egoeran dauden eta/edo gizarte-bazterkeria pairatzen duten pertsonen partaidetzarako lehen eta bigarren topaketan parte hartu dugu (2014 eta 2015).

Horrez gain, EAPNn Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eta Oinarrizko Errenta Unibertsala lantaldeetako partaide gara. EAPNrekin emakumeekiko lanaren gaineko esperientzia partekatzen dugu, bidean dauden ikerketei buruzko informazioa eskainiz.

Administrazio publikoak eta beste gizarte-eragile batzuek proposatutako egitasmo eta gizarte-ekintza askotan parte hartzen dugu. Hala, Deustuko Unibertsitateko Droga-mendekotasunen Institutuarekin kolaboratzen dugu, gazte-errealitatea eta drogen kontsumoaren inguruko esperientzia eta ezagutza partekatuz.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Zuzendaritzako eztabaida-taldeetan parte hartzen dugu, gazte eta helduen mendekotasunen gaineko esperientzia eta ezagutza eskainiz.

Ekain Sarearen partaide gara. Sareak Hirugarren Sektoreko erakunde guztiak batzen ditu, berdintasunean, elkartasunean eta partaidetzan oinarritutako politika eta balioak bultzatuz gizarte abegikorrago bat eratzeko xedez.
Euskadi-Nafarroako ESEN-Espetxe Sarea plataforman parte hartzen dugu, Euskal Herriko espetxeetan lan egiten duten gizarte-erakundeek osatua.

UNADeko kideak gara (Mendekotasunen Elkarte Batua).
Hirugarren Sektorearen inguruko eta gizartea eta osasunaren espazioa definitzeko foroetan eta eztabaida-taldeetan parte hartzen dugu.
Hirugarren Sektoreko Gizarte Adierazleen Foroaren partaide gara.

Creampie