EU ES EN
Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookCheck Our Feed

Mendekotasunetik eta bazterkeriatik kanpo, testuinguru etiko, errespetuzko eta, oro har, haien eskubide pertsonal eta sozialak bermatzen dituen testuinguru batetik, preso eta zigorturik dauden pertsonen bizimoduak berregituratzen laguntzeko lanean dihardugu.

carcel
Gizarte ekintza eta espetxetik kanpoko sentsibilizazioa programak eskaintzen ditugu, bai talde terapeutikoarengandik, bai sareak kalitatezko zerbitzu bat emateko eskaintzen dituen baliabideen etengabeko koordinaziotik abiatutako tratamendu oso baten bitartez, bi ikuspegi hauek oinarri hartuta:

  1. Komunitate eta eskubide sistemak baztertzaileak izan ez daitezen lan egitea, jokaerak eta pertsonak era larrian laidoztatu ez ditzaten.
  2. Pertsonen eskubideen aldeko konpromiso etiko bat babestea, beren bizi-kalitatea hobetzeko balizko aukera guztiak eskura izan ditzaten, baina baita iritzi eta lerratze konpromiso bat ere sistema judizial eta horrek kaltetu edo hobetzen ez dituen alderdien inguruan (ez soilik espetxeak, baizik eta neurriak eta horiek bete beharrak ere).

Gure ustez, ezin da alde batera utzi kontsumo, trafikoa eta lapurreten (sustantzia epe laburrean lortzeko premiari lotuak) arteko lotura; lotura horrek eta mendekotasunen bat pairatzen duten pertsonen egoera hauskorrak haiei laguntzera behartzen gaitu:

  • Lege-arazoekin.
  • Askatasun gabetzea ez beste neurri batzuk aplikatzearen alde (Zigor Kodearen 87. artikulua edo Segurtasun Neurrien 95tik 105era arteko artikuluak baliogabetzea).
  • Mendekotasuna gainditzeko tratamendua eskatzen duten presoak, beren gizarteratzea helburu (Espetxe araudia betetzea: 182/82/83/86… artikuluak).

pajaros

Gure zeregina funtsezkoa da, kasurik konplexuenak, gizarteak gehien gaitzetsi eta baztertzen dituenak horien askatasuna gabetzeraino, laguntzen ditugulako, botere judizialarekin lankidetza estuan arituz haien birgizarteratzean eta berreziketan. Horregatik guztiagatik, ez bakarrik pertsona orok duen ahalik eta baldintza onenetan bizitzeko eskubidearen ikuspegitik, baita esku-hartzeen eraginkortasun-irizpide batetik ere, funtsezkoa da lanaren alderdi hura aintzat hartzea.