EU ES EN
Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookCheck Our Feed

Andres Aya Goñi eguneko zentroak hitzarmen bat du Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta haren misioa gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da.

Harrera, laguntza eta jarduerak eskaintzen ditugu.

Pertsonei kontsumo-aldiek eta bizimodu desegokiek hondatutakoa berreraikitzen laguntzen diegu, gizarte gaitzea eta gizarteak eskaintzen dituen baliabideen erabilera autonomoa helburu duten ibilbide pertsonalizatuak sortuz.
Modu oso batean ekiten diogu prozesuan kalterik jasandako alderdi guztiak berreraikitzeari: fisikoa, psikologiko eta soziala, gaitasunen garapenean arreta berezia jarriz.

Norberaren autonomia berreskuratzea bilatzen dugu.
Formazio-jardueren eta lan bilaketan orientazioa eskaintzen dugu.
Gizarteratzea erraztuko duten baliabideak bilatzen laguntzen dugu.
Norberaren gaitasunak garatzen laguntzen dugu bizimodu berrietan aurki daitezkeen zailtasunei aurre egiteko.


Eguneko Zentroan burutzen diren zenbait jarduera:

  • Jokaeraren bizkortzea
  • Osasun Heziketa
  • Enplegu-gela
  • Berriz gaixotzea saihestea
  • “Praxis” Kontraste Taldea
  • Laguntza Taldeko Saioak
  • Erlaxazioa
  • Gizarte-trebetasunak
  • Estimulazio Kognitiboa
  • Oinarrizko Formazioa
  • Alfabetatze Informatikoa
  • Amorruaren Kontrola