EU ES EN
Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookCheck Our Feed

Mendekotasunen Tratamendu Zentroa

Arreta eta jarraipen psikologiko, mediko eta soziala, programa hauen bidez gauzatzen dena:

  • Opiazeoen ordezko mantentze programa.
  • Droga abstinentzia egiaztatzeko programa.
  • Berriz gaixotzea saihesteko talde-ikastaroa.
  • Droga-arazoak dituzten pertsonen senide-taldearen programa didaktikoa.
  • Laguntza-saretik eratorritako gaixoen onarpen-balorazioa Kortezubiko Komunitate Terapeutikoan.

Aipatutako programak bakarka, familia, bikote eta/edo talde modalitateetan burutzen dira.

Hitzarmenik gabeko Tratamendu Mediko eta Psikoterapeutikoko Zentroa

Etorkintza Elkargoa, droga arazoak izan ala ez, beren ongizate psikologikoa tratamendu profesionalizatu baten bitartez hobetu nahi duten taldeen beharrei erantzuten saiatzen da.

Egungo krisi ekonomiko garaiak aintzat hartuta, kostu murriztuko tratamendu psikoterapeutikoko modalitate berri hau eskaintzen dugu, hartarako sarbidea erraztuz.

Nori zuzentzen zaio (hitzartutako zerbitzuak kontuan hartu gabe):

  • Afektu eta egokitze arazoak eta egunerokoan zailtasunak dituzten gazte eta helduak.
  • Drogen kontsumoa, gehiegizko kontsumoa eta mendekotasuna, edota jokaera batzuekiko mendekotasuna erakusten duten gazte eta helduak.

Esku-hartzeak bakarka, familia, bikote eta/edo talde modalitateetan burutzen dira, arreta osoa eta saretua bultzatuz.