EU ES EN
Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookCheck Our Feed

Prebentziorako Online Plataforma

Online-prebentzioa arrisku-egoeran dauden gazte eta nerabeekin lan egiten duten profesionalentzako bilgunea da.
Psikologia, gizarte, osasuna eta hezkuntzarekin lotutako esku-hartzeetarako metodologiak eta baliabideak eskaintzen dituen plataforma bat da. Aldi berean, hainbat alorretan (eskola, formazio okupazionaleko zentroak, aisialdirako zentroak, leku irekiak…) arrisku eta gizarte kalteberatasun egoeran dauden nerabe eta gazteekin eta arriskuak murrizteko lanean diharduten hezkuntzako profesionalak (irakasleak, hezitzaileak…) laguntzeko eztabaida eta iritzi gune ere bada.

ETOR-PREVENCION-WEBS-950x520


“Zaintzailea zaintzen” plataforma

cuidadoraEtorkintza Elkargoak abiatutako “Zaintzailea zaintzen” plataforma nola edo hala beste pertsona batzuen zaintzaz arduratzen diren pertsonei zuzendutako komunikazio-gune irekia da (bereziki buru-osasunari dagokionean).

Helburua da, partaidetza globalaren bitartez, aholkuak eskaintzea, zalantzak argitzea, hizketakide bihurtzea, laguntza eta lasaitasuna ematea eta azken argitalpen eta berrien jakinaren gainean egotea. Bloga informazio zein laguntza-mailan baliagarri eta eraginkorra izan dadin behar den guztiaz arduratzen gara.