EU ES EN
Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookCheck Our Feed

Enpresako langile guztiei lanaren munduan gerta daitezkeen arrisku psikosozialeko egoera ezberdinen aurrean aholkularitza era formazio zerbitzu bat eskaintzen diegu, buru-osasun positiboa bultzatzeko asmoz.

mindfulness-work-1024x535

Arrisku Psikosozialerako Prebentzio Planak aholkatutakoaren arabera, lan-ingurua prebentzio-politikak garatzeko espazio bikaina da.

Neurri handiago ala txikiagoan, edozein lantokitan izan daitezke arrisku psikosozialak eta langileen osasunean ondorio negatiboak eragin ditzakete (esate baterako, estresa, alkohola eta beste sustantzien gehiegizko kontsumoa), baita, horiek bultzatuta, lan-giroan eta lan-eraginkortasunean ere (absentismoa, istripuak, errendimendu txikia, nekea, kontzentratzeko zailtasunak…). Enpresari eta, oro har, gizarteari eragiten dioten kostua handia da, estatu-mailan milaka milioi eurokoa, uste denez.

Lan-ibilbide luzeko psikologo klinikoz, mendekotasunen prebentziorako teknikoz, mediku batez, erizainez eta gizarte-langilez osatutako diziplina anitzeko talde bat gara.

1.- Aholkularitza Zerbitzua.
Azterketaren helburua proposamen errealistak eta enpresaren benetako beharrei egokitutakoak egitera zuzenduta dago.

Analisiak enpresa askok komunean dituzten arriskuen balorazio huts baten helburua gainditzen du; horren ordez, enpresak gauzatu ditzakeen proposamenak egiten dira, arrisku psikosoziala handitzea dakarren babesgabetasun-egoerarik ez eragiteko.

Mixed race businesswoman practicing yoga in busy urban crosswalk

2.- Informazio eta Formazioa Enpresan

  1. Larritasuna eta estresaren kudeaketa.
  2. Alkoholaren (gehiegizko) kontsumoa.
  3. Beste sustantzia batzuen (gehiegizko) kontsumoa.
  4. Mindfulness. Lasaitze-teknikak.
  5. Komunikazio eta gizarte-trebetasunen ikastaroa.
  6. Tabakoa uzteko ikastaroa.
  7. Baliabide eta zerbitzuei buruzko aholkularitza edo modalitate terapeutiko eta arreta-baliabide ezberdinen banakako orientazioa.
  8. Sustantzien kontsumoak dakartzan arriskuen inguruko aldizkari informatibo baten argitalpena.

3.- Enpresatik kanpoko esku-hartzea

Tratamendu psikoterapeutiko zerbitzua daukagu.

  • Diagnostikoa
  • Banakako Psikoterapia
  • Taldeko Psikoterapia