EU ES EN
Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookCheck Our Feed

Hezkuntza zentroetako langileei aholkularitza, orientazio eta formazio zerbitzuak eskaintzen dizkiegu lantaldeen sorreraren bidez.

IñigoIrakasleriarekin eta hezkuntzako beste eragile batzuekin elkarlanean aritzen gara lan-egitasmoen edota zuzenean ikasgelan lantzeko ekintza zehatzen plangintzan eta diseinuan.

Osasun-heziketa eta arrisku-jokaeren (jokaera disruptiboak, mendekotasunak sustantziak tarteko zein sustantziarik gabe…) prebentziorako gai konkretuekin lotutako behar eta eskakizun zehatzei erantzunez, irakasleriari formazio espezifikoa eskaintzen diogu.

Irakasleriari beren zailtasunak erakusteko eta bitartekariengan kezka gehien sorrarazten dituzten eta, eragiten dituzten ulermen eta esku-hartze zailtasunak direla eta, erantzun espezifikoagoa eskatzen duten ikasleei dagokienez irtenbideak bilatzeko aukera ematen diegu.

Hezitzaileen rola funtsezkoa da prebentzio-tresna gisa, horregatik irakasleei arrisku-egoeran dauden nerabe eta gazteen hautemate goiztiarra errazten dieten babesa eta lan-tresnak eskaintzen dizkiegu, kalteberatasun eta arrisku jokaera eta egoerak hasierako fasean hauteman ahal izateko, horien ordez beste aukera batzuk eskainiz.

Eskola-eremua funtsezkotzat jotzen dugu, irakasleriari esku-hartze bateratuen bitartez jarduerak, formazio-baliabideak, eta kasuen berrikuspen eta jarraipena planifikatzea errazten dion testuingurua delako. Horretarako hezkuntza zentroa “babesgune” gisa eratzea beharrezkoa da.

Urtero 180 hezkuntza zentrorekin harremanetan gaude. 1.681 irakasleren kezkak erantzuten ditugu.