EU ES EN
Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookCheck Our Feed

PROCESO DE ELABORACION copiaEnpleguaren sustapenean lan egiten dugu lan-mundura hurbildu eta/edo sartzeko prozesu pertsonalizatuen beharra duten kolektiboekin. Zerbitzu hau Lanbiderekin elkarlanean burutzen da.

Gure helburua zailtasun eta gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonei lan-mundura sartu edo itzultzea ahalbidetuko dieten ohitura eta gaitasunak eskaintzea da.

Gure kasuan, enplegagarritasuna eta formazio-gaitasunak indartu eta garatzeaz gain, modu oso eta aldiberekoan ekonomia, familia, lege edo osasun mailako beharrei erantzuna ematen saiatzen gara, horiek erabiltzaileen egonkortasuna zailtzen baitute formazio-prozesuan zehar.

Zerbitzu hau arrisku eta/edo gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonei zuzenduta dago, porrot pertsonal eta sozialeko esperientziak pilatzen dituztenak beren formazio-ibilbidean, baita beren lan-ibilbidean ere.

Esperientzia horien emaitza da beren gaitasun eta bertuteen aurrean zailtasun sozial eta pertsonalak eragin dituena eta, horregatik, formazio eta lan ibilbideari ekin edo berriz ekin behar diote.

HIGIENIZACIÓN DE VERDURAS FRESCAS copiaPertsona horiek oinarrizko eta gizarte-gaitasunetan eta gizarteratze-prozesu pertsonalizatuetan formazioa behar dute. Mekanismo eta tresnak eskaintzen dizkiegu beren prozesuaren protagonistak izan daitezen, eta enplegua norberaren autonomia eskuratzeko lortu beharreko helburu gisa ikus dezaten.

Gure gazteek lan-munduarekiko motibazio eta gogoa berraurkitu eta berezko baliabideak gara ditzaten saiatzen gara.
Era berean, funtsezkoa da genero aldagaia lan eta formazio munduko bazterkerian kalteberatasunezko osagai gisa ulertzea. Horrek gizonengan ematen ez diren behar bereziak dakartza. Hortaz, Lanbidek lan-munduan sartzeko formazioarekin lortu nahi duen helburuarekin bat datorren arren, aldez aurreko faktore bat da, pertsona horiek, formazio eta jarraipenaren bitartez, enplegu eta formaziorako sarbidea izan dezaten eta gizartearen eta lan munduaren partaide izateko motibazioa berreskura dezaten.

  • Enplegurako formazioa: 104 ikasle

    • Sukaldaritza: 20 ikasle
    • Haztegi eta lorategiak: 24 ikasle
    • Estetika: 40 ikasle
    • Ile-apainketa: 18 ikasle
  • Lan-merkatuan sartutakoak: %25-30