EU ES EN
Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookCheck Our Feed

Ikasleentzako Arriskuen Prebentzio eta Murrizketa Ikastaroak

Hezkuntza-zentroaren beraren testuingurua baliaturik, drogei, horien ondorioei eta 13 eta 21 urte bitarteko gazte eta nerabeentzako arriskuei buruzko hausnarketa eta kontraste espazio bat sortzen dugu.

Egiazko informazioa, objektiboa eta ez moralizatzailea, transmititzen diegu hainbat drogaren inguruan, haien bilakaera-aldia kontuan hartuta, sineskerak kontrastatu eta kolokan jarri eta zalantzak argitu ditzaten.

Pedro en Taller Drogas MaristasIkasgela bakoitzeko drogen kontsumoaren errealitatetik abiatzen gara haiekin batera kontsumoa eta arrisku bihurtu daitezkeen lotutako beste egoera batzuk (adina, heldutasunaren araberakoak) lantzeko.

Ikastaroak ikastetxea eta ikasleen beharretara egokitzen dira.

Batez beste, 220 ikastaro eskaintzen ditugu 70 hezkuntza-zentrotan.

Internet eta Sare Sozialen erabilera zuzena bultzatzeko ikastaroak. #SAREAN programa

redes socialesHezkuntza-zentroaren beraren testuingurua baliaturik, teknologia berrien erabilerari, hain zuzen 9 eta 15 urte bitarteko adin gutxikoek sare sozialez egiten duten erabilerari buruzko hausnarketa eta kontrasterako espazio bat sortzen dugu.

Haien asmo eta interesekin bat datorren kontu-profil seguru bat sortzen irakasten diegu, alferrikako arriskuak saihestuz edo murriztuz. Identifikazio-profilaren irudia, kontuaren izena, igotzen diren argazkiak eta bideoak, kontaktuak eta identitatea sarean, sarean beren burua nola aurkeztu, besteek nola ikustea nahi duten, etab. lantzen dugu.

Sare sozialen bidezko harreman-moduen gaineko hausnarketa bultzatzen dugu. Sareko forma eta eduki jakin batzuk onartzen dituzten normaltasuna zalantzan jartzen dugu (adiskidetasunaren kontzeptua, harreman-kopuruari garrantzi ematea kalitatearen gainetik, sarean bizitza pribatua erakusteko beharra, etab.).

Sare sozialen erabilerarekin lotutako arriskuak (ciberbullying, sexting, grooming).

Urtero hainbat ikastetxetan 40 ikastaro inguru burutzen ditugu.

JOKOVER, ausazko jokoen eta apustuen inguruko heziketa-baliabidea

13 eta 22 urte bitarteko nerabe eta gazteak zorizko jokoekin eta apustuekin lotuta egon daitezkeen arriskuez sentsibilizatzeko bideo-joko eta gida didaktikoak osatzen dute Jokover.

Zorizko jokoen eta apustuen erabilera dramatizatu eta kriminalizatu gabe, informazio objektiboa eta ez moralizatzailea eskaini, jokoen eta apustuen alde positiboen (sariak) eta negatiboen (lotutako arrisku portaerak) arteko pertzeptzioa doitu eta uste faltsuak apurtuko dituen tresna prebentiboa izan nahi dute bideojokoak eta gida didaktikoak.

Gazteen artean, prebentzioaren ardatza ez da izan behar soilik zorizko joko eta apustuen inguruko gai espezifikoak lantzea (uste faltsuak, jokatzearen eta pustu egitearen arrisku zehatzak,…); nerabeari esparru ezberdinetan eta bizitzan zehar arrisku gutxiago duten eta egokiagoak diren erabakiak hartzen lagunduko dioten gaitasun kognitibo eta emozionalak ere garatu behar dira.

Hori dela eta, bideojokoaren edukiek familiarekin, lagunekin eta emozioak modu egokian kudeatzearekin lotuta dauden gaiak lantzen dituzte, horretarako nerabe eta gazteentzat hurbilak eta ohikoak diren egoerak erabiliz (pizzería baten lan egin, lokala garbitu, kontzertu batera joan, familiarekin bazkaldu,…).

Jokoen eta apustuen alde onekin lotuta dauden usteak desmitifikatzea eta jarrera kritikoa, burutsua eta arduratsua sortzea da helburua, baina informazio objektiboa eta egiazkoa eskainita.

Jokover Eusko Jaurlaritzaren Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzarekin elkarlanean garatu da eta bideojokoa eskuragarri eta deskargatzeko prest dago beraien web-orrian.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako Informazio Guneak

Puntos de informaciónInformazio eta kontsultarako espazio bat da, non atsedenaldian edo otorduetan, hezitzaile bat bertan izanik, bigarren hezkuntzako ikasleei haien interesekoak diren nerabezaroa eta gaztaroarekin lotutako gaien inguruko informazioa eskaintzeaz gain, zalantzak ere kontsulta daitezkeen.

Garatzen ditugun zenbait bloke tematiko: generoa, drogen kontsumoa, aisialdia, sexualitatea, teknologia berrien erabilera… .

Urtero batez beste 25 informazio-gune ezartzen ditugu.

Ikasleekiko Esku-hartzea Jolastoki edo Jantokiko Espazioetan

Arriskuak hauteman eta horien murrizketa lantzeko xedez, jolastokian bigarren hezkuntzako ikasleekin harremanetan egon eta adin gutxikoentzako konfiantzazko figura bat sortzean datza.

Aisialdiko ohiturekin, drogen kontsumoarekin, lagun taldearekin, gizarte-trebeziekin… lotutako alderdiak lantzen dira.

Urtero batez beste 50 esku-hartze burutzen dira hainbat ikastetxetako jolastoki edo jantokietan.

 

Gorputz-adierazpena eta Mindfulness Eskolan. BARETUZ programa

MindfulnessZiurrenik, heziketa emozionala da gizarteak egiteke dituen zeregin garrantzitsuenetako bat. Gaur egungo gizartearen arazo nagusiak, esate baterako indarkeria, mendekotasunak, depresioa, larritasuna edo estresa, besteak beste, emozioak modu egokian kudeatzeko zailtasunei lotzen zaizkio.

“Baretuz” programa eskola-garaitik gorputz-adierazpena, lasaitzea eta mindfulness (arreta osoa) garatzeko estrategia eta baliabide praktikoak irakasten ahalegintzen da, ikasleekiko eguneroko lanaren paradigman aldaketa gerta dadin.

Programa, bizipen-tekniken bidez, irakasle eta ikasleekin lan egitera zuzenduta dago.
Batez beste, 30 esku-hartze burutzen ditugu.

Talde Psiko-hezigarriak arrisku-egoeran dauden adin gutxikoekin

Erdi-zuzendutako baina zuzendaririk gabeko talde ez-terapeutiko bat da, non gazteek berdinen artean hausnarketa eta babes emozionaleko espazio partekatu bat aurkitzen duten. Hezkuntza-zentroan barneko erreferentziazko markoa den arren, autoritate-figura eta arlo akademikoan ohituak dauden erreferenteengandik aske dago.

Taldeko ikasleak irakasleriak eta hezitzaileek hautemandako jarrera arazotsu edo kalteberatasun-egoeretatik abiatuta aukeratzen dira.

Arantza en Epo Otxarkoaga

 

Ohi ez bezala, zeregin jakinik gabeko talde bat da. Espazio horretan ez daude ezer betetzera behartuak, horren ordez, hitzaren bidez sortzea da xedea; taldeak behar batzuk sentitu ahala aske sortzea, era horretan norberaren autonomia eta espontaneotasun eta emozioen garapena lantzen da. Apurka-apurka taldea jokaera helduagoetara eboluzionatuz doa, autonomoagoa bihurtuz eta mendekotasuna landuz.

 

 

Helburu orokorrak:

  • Gazteek bizi duten edozein segurtasun-gabezia, kezka edo beldur adieraztea erraza den espazio seguru bat sortzea.
  • Beren irudia eta autoestimuaren garapen egokia lortzea.
  • Emozio-mailako mendekotasunetik autobabes eta autonomiara igarotzea.
  • Taldearekiko elkartasun-sentipena ezartzea.
  • Arrisku-jokaera ezberdinen inguruan (drogen kontsumoa, delinkuentzia, eskolara ez joatea…) lan egin eta hausnartzea.

Talde bakoitzarekin batez beste 12 saio burutzen ditugu.

Material Didaktikoaren Diseinua eta Prestaketa

YO-JOVEN-ADOLESCENTE-CASTELLANO-200PPPEskoletan egindako prebentzio-lanetan, azken 30 urteetan zehar, ikasleen egungo errealitate eta beharretara egokitutako material didaktikoa diseinatuz eta garatuz joan gara.

 
 

  • INESI Material Didaktikoa (2005). DBHko lehen ziklorako Osasunaren Sustapenerako eta Drogen Mendekotasunaren Prebentziorako Programa.
  • “NI NERABEA-GAZTEA” (2007) lan-koadernoa. Hezkuntzako profesionalentzako material lagungarria, gazte eta nerabeen jokaeretan arriskuak murriztera zuzendua.