Gure kudeaketa-sistema

Gure xedea betetzeko eta bezeroen, erabiltzaileen eta pazienteen helburuak eta beharrak asetzeko, kudeaketa aurreratuko ereduan oinarritu gara, eta horrek errazten du erabaki azkarrak eta egokiak hartzea kudeaketan; horrelakoan:

Gure antolamendu-sistema da mendekotasunen eta osasun mentalaren arloetako behar sozialei erantzun egokia emateko etengabeko eraldatze-prozesuaren oinarria, eta honako ezaugarri orokorrak ditu:

1. Pertsonengan ardazten da, konfiantzazko harremanak eragiten ditu eta buruzagitza eraldatzailea sustatzen du.

2. Pertsonen gaitasunak hartzen ditu oinarri, eta beren sormen- eta harreman-gaitasunak aprobetxatzera bideratzen da. Horrela, mobilizazioari laguntzen zaio helburu eta ideia erkideak bilatzean; pertsonek berritu, sortu eta aurrera egiten dutela abiapuntu hartuta, ez, ordea, erakundeek. 

3. Hiru zentro operatibotan egituratuta dago, eta horietatik garatzen eta antolatzen dira ekintzako bederatzi arlo eta zeharkako sei arlo. Egitura batek errazten ditu:

  • Erakunde lehiakorragoa, berritzaileagoa eta aldaketetara azkarrago egokitzeko gaitasuna duena.
  • Bere burua kudeatzeko gaitasuna, emaitza eraginkorragoak emateko.
  • Prozesuen ezagutza globala.
  • Sinergiak eta zeharkakotasuna eragitea
  • Esku-hartzeen funts handiagoa.
  • Erakundea osatzen duten pertsonen berritzeko gaitasuna hedatzea.
  • Aumento de la participación de las personas. 
  • Pertsonen parte-hartzea handitzea.
  • Erakundea osatzen duten pertsonen poztasun-maila hobetzea.
  • Sektoreko beste erakunde batzuei aurre hartzea.
  • Gure ezagutzak eta esperientziak erabiltzea gure profil antzekoa duten beste erakunde batzuen lehiakortasuna hobetzeko.