EU ES EN
Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookCheck Our Feed

Gardentasuna: helburu, bitarteko edo abiapuntu

Irabazi asmorik gabeko eta herri-onurako erakunde gisa, administrazio publikoek lagundutako egitasmoak, egitasmo pribatuak eta partikularrek bultzatutakoak garatzen ditugu. Zentzu horretan, betebehar bat du Etorkintza Elkargoak.

bubbles-51675

Gardentasuna konfiantzan oinarritutako harremanen funtsezko osagaietako bat da: gardentasunik ezean ez dago pertsona, bezero edota gaixoen arteko konfiantzazko harremanik; baina konfiantzarik gabe ere gardentasuna ezinezkoa da.

Gardentasunak ezagutzeko, ulertzeko, konparatzeko eta aurrera egiteko balio digu. Hortaz, hobetzeko ezinbesteko osagaia da, eta konpromiso eta ezberdintasunen onarpenerako bidea errazten du.

Etorkintza Fundazioarentzat gardentasuna antolakuntza-egituran aldaketa huts bat baino gehiago da, kontuak ematean aldaketa hutsa baino gehiago izan behar duen bezalaxe.
Gardentasuna bidea errazten duen bitarteko gisa ulertzen dugu, ez ordea azken helburu gisa. Gure helburua pertsonak eta haien beharrak dira, eta hala izango da beti: gure bezero, gaixo eta erabiltzaileen beharrak, gure hornitzaile, boluntario eta langileen beharrak…
Garrantzitsuena harremanak eta haietatik ikasteko dugun gaitasuna dira, ahalik eta egoera onenetan erantzun onenak emateko testuinguruak sor ditzaten.
Gardentasuna egiten duguna kontatzetik harago doa; egiteko modu bat ere bada, eta kontatzen duguna ulergarria izan dadin lortzekoa.