EU ES EN
Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookCheck Our Feed

Hurrengo abenduaren 2an estreinatuko den Igelak filmaren emanaldi berezi batetera joateko aukera izan dugu Etorkintza Elkargoan.

img_4190-copia

Pasa den azaroaren 8an, Igelak filmako taldeak emanaldi berezi bat antolatu zuen Etorkintza Elkargoko erabiltzaile eta langile batzuekin, estreinatzear dagoen filma honi buruzko iritziak jasotzeko asmotan.

Filmak gizartean behin eta berriz gertatzen diren desberdintasun eta injustizia sozialak, etxegabetzeak, bankuen nagusikeria… salatzen ditu umorearekin jolastuz.

img_4191-copia

Filma ikusi ondoren, filmaren zuzendaria den Patxo Telleriarekin lasai asko hitz egiteko aukera izan genuen, gure galderei adeitasunez erantzun ziolarik eta han bildu ginenon iritziak eta ekarpenak entzun zituelarik.

img_4217-copia

Pertsona hauen iritziak berezibiko garrantzia izan dute Igelak filmeko taldearentzat, hauetako askok gizarte bazterkeria pairatu izan baitute eta ondorioz, luzemetraian agertzen diren pertsonai edo egoera ezberdinekin identifikatuta sentitu izan direlako.

img_4211-copia

Gure eskerrik beroenak Igelak-eko taldeari eta Patxo Telleriari, filmaz gozatu eta zineforum honetan parte hartzeko aukera eskaini izanagatik eta arratsalde berezi hau gurekin partekatzeagatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Creampie