EU ES EN
Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookCheck Our Feed

Ez da Arduratun gure seme-alaben aurrean esan eta egiten dugunaren arteko koherentziaren garrantziaz hitzegiten dugun lehen aldia.

Begiratzen diren ispilua gara eta hori dela eta, egiten ikusten gaituenak eragin handiagoa izan ohi du beraiengan esaten diegunak baino, ez da alferrik esaten ekintza bakar batek mila hitzek baino gehiago balio dutela.

Haurtzaroan behaketaren bidez ikasten da. Haurrek gurasoek egiten dutena ikusten dute, hauek nola portatzen diren, eta jarrera horiek ikasten dituzte. Beste batzuengandik ere ikasiko dute, baina beraien lehen erreferentzia-esparrua beti da familia, beraz, oinarrizkoak gara etorkizunerako ikasiko dituzten jarrerak bereganatzeko orduan.

Beste pertsona batzuk kritikatzen ditugula edo gure artean ohiuka hitz egiten dugula, hori dela portatzeko modu egokia ikasiko dute.

Ostera, besteei laguntzen diegula ikusten badute, toleranteak eta adeitsuak garela, balore sendoak eta ohitura osasuntsuak ditugula, jarrera positiboak eta portaera-eredu egokiak bereganatuko dituzte beraiek ere.

Gai honen harira, “Guk hezten ez baditugu, beste batzuk egingo dute” kanpainaren bitartez, Balia Fundazioak helduengandik entzun eta ikusten dutenaren aurrean, haurrek jasan dezaketen zaurgarritasunari buruz kontzientziatu nahi ditu familiak eta gizartea orokorrean.

Bost bideo ezberdinen bitartez, haurtzaroan eta nerabezaroan oinarritzen den elkarte honek, drogen kontsumoa, bortizkeria matxista, bullying-a, delinkuentzia edo nerabezaroan ez desiratutako haurdunaldiak bezalako gain hain gaurkoak eta problematikoak tratatu nahi ditu, adingabeek gai hauen gainean iritzi zuzena era dezaten oztopa dezaketen egoerez ohartarazteko helburuarekin.

“Emakumei martxa doakie”. Esaldi honekin hasten da Emakume bat nola tratatu, kanpaina honen bosgarren eta azken emanaldia.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *