EU ES EN
Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookCheck Our Feed

Gaurko hau, Catalina López Zuluagak idatzi digu, Gizarte Komunikazioan eta Kazetaritzan graduatua “Universidad Pontificia Bolivariana”-n. Medellingo kazetari kolonbiar honek ikaragarri gustuko ditu bidaiatzea, irakurtzea, zinema eta mota guztietako kanpoko ekintzak. Bere zaletasun handienetako bi bateratzen ditu bere blogean, amatasuna eta bidaiatzea.

Nolako eragina du telefono mugikorren gehiegizko erabilerak gazteengan?

adolescenti-dipendenza-smartphone-madima.altervista

Gaur egungo teknologia berriak eta, bereziki telefono mugikorrek, izugarrizko eragina izan dute gure ohituretan. Arazoren bat konpondu edo zereginen bat errazteaz gain, badirudi pentsaezina zen menpekotasuna ere sortu digutela. Mugikorrik gabeko haurtzaroa izan dutenentzat errazagoa da telefonoa neurriz erabiltzea eta beharrezkoa denean, alde batera uztea, baina nerabeek beraien bizitza sare sozialetan eraiki dute gaztetarik, eta egun osoa ematen dute beraien smartphonekin. GAilu hauen gehiegizko erabilerak eragin negatiboak ditu beriaen osasunarengan, fisikoan eta psikologikoan ere, eta guraso bezela, ezin dugu beste alde batera begiratu eta esku hartu beharra dago.

Mugikorrak lar erabiltzearen ondorio negatiboak gazteengan

Gehiegizko erabileraz ari garenean, mugikorra alde batera uzten ez duen pertsona batez ari gara, ez egunez eta ezta gabaz ere, etengabe bere sare sozialak begiratzen duena edo begi bistara duen guztia kontuan hartu gabe, pantaila txiki hori begiratzen ematen duena bere denbora guztia.

Ondorio fisikoak:

  1. Eskumutur eta hatzamarretako artikulazioetako arazoak.
  2. Lehortasuna begietan.
  3. Ikusmen arazoak.
  4. Insomnioa eta loaren beste arazo batzuk.
  5. Loditasuna, sedentarismoaren ondorio bezala.

Ondorio psikologikoak:

Ikerketa askok neurtu nahi izan dituzte telefonoen gehiegizko erabilerak izan ditzakean ondorioak, eta gehienetan, prebentzio goiztiarra azpimarratzen da, frogatuta baitago, haurrak eta nerabeak ondorio psikologiko negatiboen aurrean zaurgarriagoak direla.

Telefonoa berez ez da arazoa, arazoa nolako erabilera egiten den da. Nerabeen bizitza osoa bertan dagoela esan dezazkegu: beraien bizi sozial osoa, beraien eta lagunen kontaktu datu guztiak, gogoko dituzten aplikazioak, internetera eta jokoetara sarbidea,… . Arrazoien batengatik smartphone-ik gabe egon behar badute aldi batetan, eta ondorioz, guzti hau kentzen zaienean deprimitu egiten direla nabaritzen badugu edota estu ta larri dabiltzala edo portaera bortitza erakusten dutela, telefonoen menpeko bihurtu direla ondorioztatu dezakegu eta abstinentzia sindromea pasatzen ari direla.

Dena egiten dien tresna bat etengabe erabiltzeak, burmuinean ere ondorio negatiboak ditu, sormenean eta arazoen ebazpenean parte hartzen duten prozesu zerebralak apalduz eta teknologiaren menpeko bihrtuz.

descarga

Zein da konponbidea?

Guraso garan heinean, pantailez harago ikusten erakusti behar diegu eta menpekotasun hauek saihestu behar ditugu; horretarako gure gomendioak ondorengoak dira:

  1. Ez zaie smartphonik eroski behar, berau erabiltzeko orduan arau batzuk jarrai ditzaketeela frogatzen ez duten arte, gutxi gora-behera 12 urterarte edo.
  2. Smartphone bat badute, honen erabilera gainbegiratzeko aplikazioetako bat erabili beharko litzateke.
  3. Mugikorra ez da erabili behar familia jaten dagoenean, lotara doazenean edo lagunekin eta senideekin gaudenean.
  4. Teknologien beharrizanik ez duten kanpoko ekintzak bultzatu.
  5. Semeak edo alabak arazoren bat duela uste baduzu, profesional batengana jo ezazu, ahalik eta esku hartzerik egokiena burutzeko.

Catalina López Zuluagaren artikulua

Source: Arduratu Eu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.