EU ES EN
Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookCheck Our Feed

1988tik aurrera, NBEk proposatuta, urtero, abenduaren 1ean HIESaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Guretzat, egun honek aukera hirukoitza suposatzen du.

Hasteko, gaixotasun hau heltzeko moduan eman diren aurrerakuntza garrantzitsuak ospatzeko: gaur egun, 15 milioi pertona inguruk GIBaren tratamenduak jasotzeko aukera dutela, 2000. urtetik hona, GIBarekin kutsatutako pertsona kopurua %35a murriztu dela eta HIESagatik hildakoen kopurua %42 jaitsi dela 2004tik gaur egunera arte, 2004. urtea izan zelarik gaixotasun honen ondorioz heriotza gehien eman zen urtea.

Bigarrenez, mundu guztiko agintariek, irailean onartu ziren Garapen Iraunkorraren Helburuen testuinguruan, 2030. urterako HIESaren izurria bukatzeko bereganatu zuten konpromisoa betetzeko beharrezko neurri guztiak hartu ditzatela eskatzeko.

Eta azkenik, eta gure lan-taldearentzat bereziki esanguratsua izanik, beraien bizitzako bide latz hau gurekin partekatu duten pertsona guztiak gogoratzeko; HIESa dela eta hil zirenak, gehienetan, sasoi hartan ezezaguna zen gaixotasun honen estigmatizazioaren biktima ere izan zirelarik, eta une horietan beraiekin zeudenak, higadura pertsonal eta emozional handia jasanez.
Besarkada sendo bat eta gure esker ona beraientzat eta beraien senideentzat.