Pasa den apirilaren 17an, Bilbao Basket Fundazioaren “Partida bat, kausa bat” kanpainaren testuinguruan, Etorkintza Elkargoa Miribillako Bilbao Arenaren kantxan egon zen beltzez jantzitako gizonak animatzen Baloncesto Sevillaren aurka izan zuten partidan.
Elkargoko erabiltzaileek, boluntarioekin eta profesionalekin batera, Dominion Bilbao Basketen joko bikainarekin gozatzeko aukera izan genuen, bilbotarrek aurkariari 101-82 irabazi zioten jardunaldi honetan.
Sekulako aukera Mendekotasuna, buruko gaitzak edo gizarte-bazterkeria pairatzeagatik arriskuan dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten jarraitzeko eta balioa emateko partekatutako proiektuei, lankidetza eta kooperazioari eta gizarte-bitartekari eta herritarren partaidetzari.
Horregatik, gure proiektuan parte hartzera animatzen zaituztegu.