EU ES EN
Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookCheck Our Feed

Pasa den maiatzaren 28an Munduko Arrozen VII. Edizioa ospatu zen Gernikan.

munduko arrozak

Munduko Arrozak, lehiaketa gastronomikoa izateaz gain, egun, Euskadi osatzen dugun herri eta kultura ezberdinen unibertsaltasuna eta aniztasuna isladatzen duen gune bat ere bada.

Beste urte batez, Etorkintza Elkargoak festan parte hartu zuen, oraingoan, Kortezubiko tratamendu egoitzako 10 partaidek osatutako taldearekin; hauek, lehiaketarako paella misto izugarria prestatu zuten eta dastatzeko, “Arroz-esne tranpa kazolatxoa” eskaini zuten.

Talde honek sukaldean erakutsitako maitasuna eta ondo egitea erabat frogatuta geratu ziren epai-mahaikideek lehenengo saria eman ziotenean Etorkintzari.

Etorkintzako tratamendu egoitzarentzat paregabeko poztasuna suposatu du sari honek; hori dela eta, ZORIONAK!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.