EU ES EN
Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookCheck Our Feed

Etorkintza Elkargoak, EAPN (Pobrezia eta Giza Bazterketaren Aurkako Europar Sarea) osatzen duten beste elkarteekin batera, pasa den apirilaren 18an burutu zen sarean parte hartzen duten elkarteetako erabiltzaileen III. Partaidetza Topaketan hartu du parte.

Hirugarren topaketa honetan Eusko Legebiltzarrean izan ginen eta Legebiltzarreko lehendakaria den Bakartxo Tejeriak egin zigun harrera.

Red europea contra la pobreza (8)_p

Eraikinetik bisita gidatua egin ostean, lehendakariak ganberaren funtzionamendua azaldu zigun.
Ondoren, sareko elkarte bakoitzean aurretiaz inlusioaren inguruan landutako tailerren ondorio nagusiak eztabaidatu ziren mahai-inguruan; ondorio horiek Legebiltzarrean entregatuko dira eta Inkluzio Planaren batzordean eztabaidatuko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.