Udaleko mendekotasun plana Mendekotasunen fenomenoaren aurrean emandako erantzun bat da. Haren helburua, udalaren errealitatea kontuan hartuz, arlo horren inguruko ekintzak planifikatu eta koordinatzea da.

IMG_20150420_122752 copia

Udaletako Mendekotasun planak oinarrizko hiru irizpide hauen arabera diseinatzen ditugu:

  • Ahalik eta objektibotasun handiena, ebidentzia, datu eta egiaztatutako teorietatik abiatuta.
  • Udalaren beharren analisi eta diagnostikoa.
  • Herriak eskaintzen dituen aukera erreal eta operatiboak.

Getxo, Leioa, Enkarterriko Mankomunitatea, Mungia, Laudio, Ugao-Miraballes eta Balmasedako Udalen mendekotasunen aurkako tokiko planak egin ditugu.