EU ES EN
Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookCheck Our Feed

Inguru Irekietan Arrisku Egoeretan dauden Adin Gutxikoekin Gizarte eta Hezkuntza arloko esku-hartzea burutzeko egitasmoa

Cuidando a la comunidadEkintza komunitariotik abiatuta, inguru ireki batean (kalean) eta hezitzaile baten esku-hartzearen bitartez, arrisku-egoeran dauden gazte eta nerabeengan prebentzioa eta arriskuak murriztea da egitasmo honen helburua.

12 eta 21 urte bitarteko haur eta gazteei zuzentzen zaie, arrisku edo desegokitasun egoeran daudenak, jokaera edo gizarteratze-arazoak dituztenak, ohiko laguntza-sareekiko (heziketa-zentroa, formazio guneak, aisialdiko guneak, langabezia…) kaltegabetasun-egoeran daudenak eta inguru ireki batean (kalean) hezitzaile batek burututako gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartze baten bidez alda daitezkeenak.

Kaleko hezitzaileak gaztea bere bilakaera-prozesuan lagunduko du, ahal duen neurrian, haren garapen oso eta autonomoa bultzatu eta erraztuz.

Bestalde, egitasmoak komunitate-baliabideen arteko sareak sortzea dakar herrietako gazteengan hautemandako beharrei erantzutera begira, gizarte, kultura edo aisialdiko baliabideetarako sarbidea berdinduz.


Esku-hartzea Lokaletan

Etorkintza Elkargoak prebentzioaren alorrean eta gazte-taldeekiko esku-hartzean dugun esperientziatik abiatuta, ez dugu gehiegizko kontsumoko espazioetan esku hartzen, esate baterako “gazteen kale-zurrutan” edo “asteburuetako lokaletan”, hainbat ikerketak eta tesik adierazi bezala, baita gure 30 urteetako esperientziak ere:

  • Gazte eta nerabeekiko esku-hartzeak prebentzio-izaera eta asmo hezigarria izan behar du eta era jarraituan gauzatu behar da, ez une konkretuetan.
  • Kontsumo-guneetan (“lokaletan”) heldu batek prebentzio-estrategietatik abiatuta burututako gazte eta nerabeekiko esku-hartzea kontrol-estrategiekin nahasten da.
  • Transgresio, kalteberatasun eta sistemaren aurkako identitatea sendotzen du eta, ondorioz, prebentzioa landu beharrean, arrisku-jokaerak indartzen ditu.
  • Lokaletan astean zeharreko eta asteburuetako esku-hartzeak bereizten ditugu, ematen diren harreman eta portaera moduak kontuan hartuta. Gure ustez, lokal batean asteburuan burututako esku-hartzea ez da hezitzaile eta gazte/taldeen arteko harreman esanguratsua ezartzeko toki eta une egokiena, hori izanik aldaketak eragiteko baliabide nagusia. Gure asmoa, errespetuak eta konfiantzatik abiatuta, hezitzailea eta gazteen artean harremana ezartzea da, gazteak prozesuan eta emaitzetan partaide izan eta halakotzat sentitzen diren estrategien bidez galderak eta eskaerak jaso eta, batez ere, aldaketak eragiteko oinarria finkatuz.

Lokaletan esku hartzea ez da helburua, gazteekin lan egiteko bide bat baizik.

Etorkintzatik “lokalak” heziketa-aukerak eskaintzen dituen espazio gisa ulertzen ditugu, non gazteek autogestioa, elkarbizitzen eta ardurak hartzen ikas ditzaketen. Heziketarako aukera ugariko espazio bat da, baina laguntza profesionala behar du heziketan bitartekari gisa aritu eta irakaspena indartzera begira, gazteen komunitatearekiko kontrastea eta garapena bultzatuz.

Lokalen inguruan garatu dugun egitasmoak lokaletako gazte taldeen indarguneak areagotzea du helburu, hau da, gazteek beren komunitateko aldaketa edo hobekuntza-prozesuetan parte har dezaten.

Bestalde, norberaren bilakaera eta gizarte-garapenarekin lotutako arriskuak murriztu nahi ditu. Ez datza lokaleko segurtasunarekin lotutako arriskuak murriztean, baizik eta adin gutxikoen arrisku psikologiko, sozial, emozional eta portaerazkoak murriztean.

Lokalen egitasmoa Enkarterriko Mankomunitatean, Getxon, Lea-Artibaiko Mankomunitatean eta Bermeon burutzen dugu.


Komunitatearen dinamizazioa eta parte-hartzea

PARTEKATU DEUSTO egitasmoa

Prozesu parte-hartzaileak eta autogestionatuak ikasi eta sortzeko modu bat dira, eta horien iraupen eta arrakasta-aukerak hain parte-hartzaileak ez diren beste metodo batzuenak baino askoz handiagoak dira. Herritarren partaidetza, giza garapen iraunkorra lortzeko funtsezko faktorea da, baita ordezkapenean oinarritutako sistema demokratiko eta parte-hartzailea ezartzeko osagai nagusia ere.

Herritarrek bertako azterketa eta garapenean parte hartuz gero, komunitateak ardura hartu eta bere garapenean partaide bihurtzeko aukerak handitzen dira. Era horretan, herritarren eta udaletxearen arteko harreman-modu eta ulermen-bide berri bat sortzen da. Prozesu parte-hartzaileei esker, erabakiak hartzen dira eta, bertako erakundeek haien arazoak konpondu arte itxaron gabe, horien ardura bereganatzeko gai diren komunitate helduak sortzen dira.

Tokiko sareak hauteman, babestu eta dinamizatzen ditugu, komunitateko egitasmoetan parte har dezaten.

PARTEKATU LEIOA egitasmoa

PARTEKATU LEIOA proiektua 2016an jaio zen, Leioan.
Metodologia zehatzeko proiektua da: horizontaltasunetik, errespetutik eta konfiantzatik abiatuta eta partaidetza komunitarioa bide, gazteriarengana eta komunitatearengana hurbiltzean datza.

Proiektuak gazteen alderdi positiboetan jartzen du arreta, beraien komunitateari dagokionez, eta alderantziz, elkarrekin eraikitzeko aukera bezala.

Bertoko gazteek Leioa pentsatzeko, sentitzeko eta bizitzeko modua zehazten duten balore, sozializazio estilo, nortasun eta emozioak antzematea eta komunitateko kide ezberdinen artean harremantzeko moduak identifikatzea du xede.