Online laguntza

  • ARDURATU
  • Etorkintza Elkargoak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, Arduratu jartzen du abian, 12 eta 15 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei zuzendutako bloga, familia horiei babesa ematea helburu, nerabe aurreko eta nerabeak babes-faktoreak bultzatzeko eta alkohola zein beste droga batzuen kontsumorako arriskuak murrizteko gai izan daitezen aholkua eskainiz.
    Arduratuk hausnarketarako online gune bat izan nahi du, non familiei babesa eskaintzen zaien beren seme-alabengan, besteak beste, alkohola edota bestelako drogen kontsumoa bezalako portaera arazotsu edo arriskutsuetatik babestuko dituzten gaitasun, jarrera, balio eta bizimoduak bultza ditzaten.

  • CYBERIA ENEA
  • Blog honen helburu nagusia familiei teknologia berrien erabilera zuzenaren eta horien erabilera desegokiaren aurreko arrisku-jokaeren prebentzioaren inguruan aholku ematea da. Horretarako, zenbaitetan modu arriskutsuan, teknologia berriak darabiltzaten seme-alabak dituzten familiei hausnarketa eta kontrasterako gune bat eskaini nahi diegu.
    Familiek prebentzio eta jarrera eta balio osasuntsuen transmisiorako agente gisa jardun dezaten bilatzen dugu eta, aldi berean, tresna horien erabilera desegokiak eragin ditzakeen arrisku-egoeren hautemate goiztiarrean laguntza eskaini nahi diegu. Bloga Etorkintza Elkargoa eta Euskaltel Fundazioaren arteko lankidetzatik sortu da.


Familientzako Formazio eta Sentsibilizazio Ikastaroak

Familientzako topaketak antolatzen ditugu, seme-alaben heziketaren inguruko esperientzia eta kezkak trukatzeko eta osasunarekin zein mendekotasunen prebentzioarekin lotutako informazioa transmititzeko.

Heziketa-zentroen bitartez burutzen diren topaketak dira eta horietan gai ezberdinak lantzen dira, hala nola: arauak eta mugak, drogen prebentzioa, teknologia berrien erabilera familiartean, indartu beharrekoak eta zigorrak, gure seme-alaben autoestimua nola indartu, lasaitze-teknikak eta mindfulness… .

Batez beste, 20 formaziozko topaketa antolatzen ditugu hainbat herritan.


Familiarako Informazio Guneak. GALDEGUNE programa

Seme-alabak Lehen Hezkuntzako zentroetan matrikulaturik dituzten gurasoei zuzendutako “Informazio Gunea”, non material ezberdinen bitartez (liburuxkak, diptikoak…) informazio argi eta erraza transmititzen den. Asmoa hausnarketa eta familiak prebentzioan duen garrantziarekiko jarrera kritiko bat eragitean datza. Informazio gunea hezkuntza-zentroan bertan kokatuta dago, ikasleen eskola ordutegia bukatutakoan.

iñigo, arantza y olga

Informazio kanpainak

Hezkuntza-zentroen bitartez familiei zuzendutako osasunaren eta Mendekotasunen prebentzioaren inguruko informazio eta sentsibilizazio kanpainak. Online edo heziketa-zentroen web-plataformen bidez informazioa eta hezte-jarraibideak transmititzen ditugu, sentsibilizatu eta familiaren heziketa-prozesuan laguntzeko.

Batez beste, urtero 12 kanpaina burutzen ditugu hainbat ikastetxetan.