ETORKINTZA ELKARGOA

Etorkintza Elkargoa irabazi asmorik gabeko erakundea da. Erabilera publikotzat jo zuten eta 1984ko abenduaren 27an sortu zen.

Elkargoak ez du irabazi asmorik, eta, sortzaileek nahi izan zutenez, ondarea interes orokorreko gauzetarako erabiliko da betirako, elkargoaren xedeekin bat egiten duten gauzetarako, zehazki. Nortasun juridikoa eskuratu zuen Euskadiko Elkarteen Erregistroan izena eman zuenean, eta B-44 zenbakia jaso zuen.  

Ekainaren 2ko 9/2016 Fundazioen legeari atxikitzen zaio, eta autonomia-erkidegoko eta Estatuko zenbait araudi espezifiko batzuei ere bai. 

Gure ekintzak eta arreta-ildoak zuzentzen zaizkie arriskuko egoeran dauden pertsonei, mendekotasun-arazoak dituztenei, osasun mentalari, gizarte-bazterketako egoeran daudenei eta jokabide arriskutsuak izan ditzaketen biztanleei.  

Esparru horietan sortzen ari diren behar sozialei erantzuteko, kalitatezko zerbitzu profesional integrala eskaintzen dugu, eta beti aritzen gara diziplina anitzeko ikuspegitik, bai esku-hartze unibertsalagoetan, bai asistentzia-programa pertsonalizatu aginduetan.