Etorkintza Elkargoak, 1984an sortu zenetik gaur egun arte egindako bide luzean, sentsibilitatez jokatu du beti, zuzendu dituen egitasmoetan boluntarioen lan eta parte-hartzearen laguntzaz baliatuz.

10985358_1006132879416594_2128778607715499945_n

Gure Erakundean fundazioaren barne-kolektibo gisa ulertzen dugu boluntariotza, harekiko kanpo-ikuspegia bultzatzen duena. Hori dela eta, ikuspuntu kritikoa gehitu dezake, errealitatearen inguruko ikuspegi ezberdinak eskainiz.
Boluntariotzak gizartea eta beste gizarte-ekintzaile batzuen aurrean sinesgarritasuna ematen digu, herritarren konpromiso eta parte-hartzea baitakartza.

Erakundearen baitan, boluntarioen parte-hartzea gizartea eta haren beharrekiko konexio-bide bat da.
Era berean, boluntariotzak aniztasuna dakar, soldatapeko langileena ez bezalako profilak eskaini ditzakeelako (adin, ibilbide, formazio, esperientzia, eta abarrei dagokienez). Alde horretatik, haien trebetasunak soldatapeko langileenen osagarri dira.