EU ES EN
Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookCheck Our Feed

VoluntariasEtorkintza Elkargoak, 1984an sortu zenetik gaur egun arte egindako bide luzean, sentsibilitatez jokatu du beti, zuzendu dituen egitasmoetan boluntarioen lan eta parte-hartzearen laguntza izanik.
Gure Erakundean boluntariotza fundazioaren barne-kolektibo gisa ulertzen dugu, aldi berean harekiko kanpo-ikuspegia bultzatzen duena. Hori dela eta, ikuspuntu kritikoa gehitu dezake, errealitatearen inguruko ikuspegi ezberdinak eskainiz.

Boluntariotzak gizartea eta beste gizarte-ekintzaile batzuen aurrean sinesgarritasuna ematen digu, herritarren konpromiso eta parte-hartzea baitakartza.

Erakundearen baitan, boluntarioen parte-hartzea gizartea eta haren beharrekiko konexio-bide bat da. Era berean, boluntariotzak aniztasuna dakar, soldatapeko langileena ez bezalako profilak eskaini ditzakeelako (adin, ibilbide, formazio, esperientzia, eta abarrei dagokienez). Alde horretatik, haien trebetasunak soldatapeko langileenen osagarri dira.

BOLUNTARIOTZA PROGRAMAK

Guztira 8 boluntariotza programa ditugu, nagusiki haien eskumen-eremuak mendekotasunak, gizarteratzea eta lan-munduan sartzea hartzen ditu barne. Programak Etorkintza Fundazioaren hiru sailetan eta bi espazio geografiko ezberdinetan gauzatzen dira: Bilbon eta Kortezubin.

Boluntariotza Programak Kortezubin

  • Kortezubiko Komunitate Terapeutikoko Erabiltzaileei Laguntza eta Babes Programa
  • Heziketa mailako Esku-hartze Programa Komunitate Terapeutikoan
  • Aisialdian Esku-hartze Programa Komunitate Terapeutikoan
  • Esku-hartze Psikologiko Programa Komunitate Terapeutikoan
  • Komunitate Terapeutikoko Instalazioen Zaintza Laguntzeko Programa
  • Lanbideko Ikastaroetan parte hartzen duten Pertsonak Bidaietan Laguntzeko Programa

Boluntariotza Programak Bilbon

  • Aisialdian Esku-hartze Programa Andres Aya Goñi Gizarteratze Zentroan.
  • Administrazio Laguntzako Programa

Boluntariotza egin nahi dut