EU ES EN
Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookCheck Our Feed

Nerabe askok egun osoa ematen dute telefono mugikorrari adi, Whatsapp bezalako aplikazioen bitartez konektatuta eta internetean nabigatzen baita gabaz ere, ohean daudela; horrek lo orduak galtzea eragiten die, hurrengo egunean nekatuago egotea eta ondorioz, eskolari ez diote behar haina etekinik ateratzen.

Dirudienez, ikerketa ezberdinen arabera, portaera hau gehiago ematen da nagusiagoak diren nerabeen artean eta nesken artean.

Ikerketa hauen emaitzen artean kezkagarrienetako bat da, nerabeen loaren kantitateari eta kalitateari eragiteaz gain, oheratzeko orduan smartphone-a erabiltzeak antza denez eragin negatiboa du egunez erne agotearengan eta eskolako notengan.

Deuda-adolescentes-disminucion-desregulacion-AFP_CLAIMA20150928_0016_28

Smartphone-ak erabiltzeak estimulazio larregi eragiten du gabaz. Gailu elektronikoen argiak melatoninaren, logura sustatzen duen hormonaren jarioa lotu dezake.

Lotara joateko orduan Smartphone-a erabiltzean, nerabeek beranduago lo egiten dute eta ondorioz, goizean askoz beranduago jaikitzen dira. Jokamolde hau depresioarekin, antsietatearekin eta arreta gabeziarekin eta hiperaktibitatearekin lotu da.

Behin eta berriz, ikerketek erakutsi dute gaur egungo ikasle nerabeek lo gabezia larria dutela eta horrek beraien osasunean eta gogo aldartean du eragin zuzena.

Behar bezain haina ordu lo egitea berebizikoa da garunaren garapenerako eta ikaskuntzarako nerabezaroan, eta horregatik, nerabeek gabaz tresna hauek erabiltzearen inguruko zentzuzko mugak ezarri beharko lituzkete gurasoek.

Source: Arduratu Eu

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.