EU ES EN
Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookCheck Our Feed

Badaude sexu-jazarpenaren baitan jarrera eta portaera batzuk, gazteek ez dituztenak horrela identifikatzen, gabaz eta jai giroan ematen direlako; are gehiago, tartean drogen kontsumoa badago.

Honela ondorioztatu da Osasun Ministerioak eta Fundación Salud y Comunidad-ek (FSC) egindako Noctambul@s proiektuaren azken txostenean.

Neska ezezagun bat gerritik heltzea edo ukitzea, musu ematen tematzea, neskazko bat setiatu edo iraintzea, gazteek ez dute jazarpen sexualtzat hartzen gabaz eta aisialdi esparruetan gertatzen denean.

Gazteek drogak hartzeari, sexualitateari eta eraso sexualei buruz dituzten sinismenak, jarrerak, motibazioak eta portaerak ezagutu nahi ditu ikerketa honek.
Horretarako, 18 eta 35 urte bitarteko 200 gazte baino gehiagoren kontakizunak bildu dira, “focus group” ekintzak antolatu dira egoera ezberdinak aurkeztuz eta gainera, gabako aisialdi giroa ondo ezagutzen duten pertsona esanguratsuak sakontasunean elkarrizketatu dira.

fiesta

Drogen erabilera eta gehiegikeria aztertzen duten ikerketa gehinek, ikuspegi androzentrikoaren norakoa dute, hau da, emakumezkoen ikuspuntua ez da aintzat hartzen gizonezkoena beste edo, sakontasun gutxiagorekin tratatzen da, gabako aisialdian drogak modu errekreatiboan hartzeari eta esparru honetan gertatu daitezkeen jazarpen eta eraso sexualei dagokienez.

Hala ere, oraingo ikerketa honen ardatz nagusia genero ikuspegia da.
Zentzu honetan, sexu-jazarpenaren baitan dauden portaera ezberdinak hauteman ditu ikerktak eta bost mailaten sailkatu ditu:

  1. Emakumeak gauzatzat hartzea (publizitatea, zerbitzarien janzkera,…), sexu-komentario ezerosoak edo ezatseginak, irainak eta baimenik gabe ukitzea.
  2. Emakumearen gaineko eskubideak izatearen ustea, edarietara gonbidatzea helburu sexualak lortzeko eta ezetza jaso arren, etengabe insistitzea.
  3. Onartu ez diren praktika sexualak, onartu diren harreman sexualen baitan.
  4. Drogak hartu eta kontrola galdu duten neskak erasotzea.
  5. Bortxaketa.


Ikerketaren emaitzen arabera, sailkapeneko lehenengo hiru taldeetako portaerak ez dira jazarpentzat hartzen gazteen artean eta datu hau oso kezkagarria da.

NoctambulosTxostenak erakusten duenez, drogek ezkutuko sexismoa azaleratzen dute, substantzien kontsumoa bitarteko, herrialde ezberdinetan sexualki erasotutako emakumeen kopuruaren igoerak ondo adierazten duen moduan.
Estatuan, “sumisio kimiko” kasu gehienak oportunistak izaten dira, ez dira aldez aurretik pentsatuta egoten; hau da, drogak nahita hartzeagatik ia konorte gabe dagoen norbaiti egiten zaion eraso sexualei buruz ari gara. Alkohola da kasu gehienetan agertzen den droga.



Eraso sexualen erantzukizuna drogen kontsumoan kokatzeko joera dagoela ere ikusi da, bortizkeria eragiten duena substantzia bera izango bailitz, erasotzaileen erantzukizun guztia alde batean utziz eta sexu-indarkeria matxismoan, kultura sexualean eta gizartean sustraitzen dela kontuan hartu gabe.
Drogak hartzeak ez du gizon batek beste norbait sexualki erasotzera eramaten. Horrela izango balitz, drogak hartzen dituzten gizon guztiek, eta baita emakumeek ere, hauk ere drogak hartzen baitituzte, sexu-erasoak burutuko lituzkete, eta errealitatea ez da hau; baina erantzukizuna drogei leporatzea eraginkorragoa da eta inork drogarik hartuko ez balu, jai giroan ez zela inongo eraso sexualik gertatuko pentsarazten du.

Eraso sexualen biktimen erruaren larrigarri gisa ikusten da drogak hartzea, ez erasotzaileena.
FSCkoek dioten moduan, pertzeptzio ezberdinak daude generoaren arabera, emakumeenganako sexu-jazarpen kasuetan, hauei “oso mozkortuta zeuden?” edo “ziur zaude ez zenuela nahi?” bezalako galderak egiten baitzaizkie, eta erasoa burutu duen gizona, aldiz, justifikatu egiten da, drogen eraginpean egoteagatik ezin izan zuela bere burua kontrolatu eta.
Diskurtso hau oso barneratuta dago zoritxarrez, baina beste ikuspuntu bat izaten ikasi behar dugu, eta horretarako berebizikoa da ekintza prebentiboak gauzatzea eta pentsamoldea aldatzea.

Orain arte garatu izan diren prebentzio kanpaina gehienak neska gazteei zuzenduta daude, beraien burua kontrolatzeko, zaintzeko eta beraien portaera mugatzeko. Oso ekimen gutxi daude mutilei zuzenduta ligatzeko orduan jarrera etikoa eta ez sexista barneratu dezaten, eta hau, lehenbailehen aldatu beharreko kontua da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.