EU ES EN
Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookCheck Our Feed

Apirilaren 22 eta 23an Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak XXVI. biltzarra antolatu du Bizkaia Aretoan “Menpekotasunen aurrean… geure buruen jabe” izenburupean.

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen Biltzarra

Bi egunez ospatu da OEE erakundeak urtero egiten duen osasun biltzar hau eta aurten, menpekotasunak aztertu dira, substantziadunak (alkohola, drogak…), substantziabakoak (teknologiak, jokoa, emozionala) eta soziosanitarioak (adinekoena, gaixoena…). Gaur egungo egoera ezagutzeko datu eta interpretazio asko eman dira eta, horrez gain, etorkizunerako ildoak nondik joan behar duten ere azaldu dira.

Aurtengo biltzarra emankorra izan da, hizlarien informazio eta proposamenengatik. Biltzarrean hiru mahai inguru, ahozko komunikazio, poster eta world cafe bat egon dira eta 210 lagunek hartu dute parte.

Etorkintza Elkargotik biltzar interesgarri honetan parte hartzeko aukera izan dugu haurrek, nerabeek eta gaztetxoek egun informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriekin ezartzen dituzten harremanei buruz hausnartzeko.

Gure hitzaldia tresna hauek modu egokian erabiltzen oso goiztik erakustearen garrantzia azpimarratzen genuen, derrigorrez agertu behar ez arren, hauek modu ez egokian edo patologian erabiliz gero, eman daitezkeen arrisku eta arazoak prebenitzeko neurri bezala.

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek eguneroko zereginak errazten dizkigute, azkarrak, berehalakoak eta interaktiboak dira. Eskaintzen dituzten abantailak eta aukerak kontaezinak dira, bai hezkuntzaren, kulturaren eta informazioaren arloetan eta baita, aisialdiaren eta entretenimenduaren esparruan ere. Honez gain, beharrizan psikologiko eta emozionalak ere asetzen dituzte: aintzatespen edo onarpena, kidetasuna, taldekoa izatea, segurtasuna,… .
Horregatik, ez da hauen erabilera debekatu behar baina erabilera horri muga batzuk jarri behar zaizkio; eta ez bakarrik denbora aldetik, baita hauek erabiltzeko moduari eta eskaintzen dituzten edukiei ere.

Heziketan, laguntzan eta segizioan dago gakoa, baliabide hauek sen onaz erabiltzen erakustean, arrisku posibleen aurrean beraien burua babestean, baina era berean, ahalik eta etekinik handiena jasota; eta, batez ere, besteak ere babestean eta errespetatzean.

Azken finean, ulertarazi behar zaie inor ez dela anonimoa Interneten, aztarna digitala uzten dugula, burua eta sen ona erabiliz IKT-en erabilera egokia eta osasuntsua ahalbidetzen duten beharrezko neurriak hartu behar direla ager daitezkeen arriskuen aurrean geure burua babesteko; Interneten egiten duguna, Internetetik kanpoko bizitzan egiten dugunak bezala, ondorioak dituela, baita ondorio legalak ere.

Hitz batean esanda, mundu errealean egingo ez luketena, sarean garatzen duten mundu birtualean ere ezin egin daitekeela ikasi behar dute.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.