EU ES EN
Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookCheck Our Feed
Kategoria: Bloga

Nork: Ainhoa Otaola Agirre

Ez da hau nerabeei eta alkoholari buruz hiz egiten dugun lehen aldia.

Alkohola edateak osasunerako arriskuak dituela jakina da, baina nerabezaroan arrisku hauek nagusitan baino handiagoak izan daitezke.

tendencias-en-la-salud-de-los-adolescentes

Arrisku hauetako batzuk zuzenekoak dira, lehenago esan dugun moduan, alkoholdun edariak hartzea osasunerako arriskutsua delako:

  • Dependentzia: alkoholak menpekotasuna eragin dezake. Nerabeen kasuan arriskua are handiagoa da.
  • Gaixotasunak eragiten ditu: zirrosia, hipertentsioa edo minbizi mota batzuk bezalako gaixotasunak izateko probabilitatea handitu egiten da alkoholaren kontsumoarekin.
  • Loditu egiten du.
  • Azala zaharkitzen du.
  • Arazo sexualak: alkohola edatean inpotentzia eta hilekoaren asaldurak eragin ditzake.
  • Memoria galtzea: sarritan edateak eraginak ditu garunean, batez ere nerabeen artean. Memoria galtzea eragin dezake eta kontzentratzeko gaitasunean, eta orokorrean prozesu kognitibo guztian, izan dezake eragina.

Beste arrisku batzuk zeharkakoak dira eta alkohola hartzearen ondorioz gertatzen diren portaera edo jarrerei lotuta daude:

  • Auto-istripuak: nerabeek izaten dituzten auto-istripu gehienek alkoholarekin edo beste droga batzuen kontsumoarekin dute zerikusia.
  • Nahi gabeko haurduntzak eta sexu-transmisioko gaixotasunak: alkoholak eragiten duen kontrolik ezak babes-neurririk gabeko harreman sexualak eragin ditzake.
  • Bortizkeria: neurrigabeko alkohol kontsumoak portaera bortitzak eta zakarrak, borrokak eta jarrera agresiboak eragin ditzake.

Nerabezaroan eman daitezkeen neurri gabeko kontsumoekin esku hartzeko, nahitaezkoa da alkohola edateko dituzten arrazoiak ulertzea:

  • Lotsa gainditzea: alkoholak desinhibitu egiten gaitu eta horregatik, asko dira lotsa galtzeko eta besteekin harremandu ahal izateko alkohola edaten duten nerabeak.
  • Eragin soziala: sarritan gizarteak, zuzenean edo zeharka, alkoholaren kontsumoa adoretu egiten du, aisialdiarekin eta dibertimenduarekin estuki lotuta dagoen elementu bezala edo gizarte arrakastaren zantzu bezala
    erakutsiz.
  • Nagusiak imitatzea: nerabeak pubertaroaren eta heldutasunaren arteko trantsizioa bizitzen ari dira. Askok nagusien portaerak imitatzen dituzte horrek helduago egiten dituela pentsatzen dutelako eta alkoholaren kontsumoa sarritan testuinguru horretan ematen da.
  • Lagun taldean integratuta sentitzea: lagun taldean batzuk alkohola edaten badute, sarritan besteek ere alkohola edaten dute onartuta sentitzeko.

teen-crowd

Nerabeen artean arriskuzko portaerak ekiditzeko, nahitaezkoa da gurasoak haurtzarotik hastea hauek hezten:

  • Erantzukizunean hezi behar dira; portaera eta jarrera jakin batzuen arriskuak ulertu behar dituzte.
  • Autoestimu nahikoa dutenean, hau da, beraien buruaz ziur daudenean, ez dirudi kanpo-estimulurik behar dutenik ondo sentitzeko edo giza-harremanak izateko.
  • Gure gizartean, alkoholaren kontsumoarekiko permisibitatea, baita gazteen artean ere, oso handia da; baina gure seme-alabek zentzu honetan arriskurik ez izatea nahi badugu, etxean arau argiak ezarri behar ditugu./li>
  • Normalean nerabeek alkohola asteburuetan eta gabaz edaten dute. Egoera hauetako batzuk saihestu daitezke etxera goizago bueltatzeko agindua badute.

Source: Arduratu Eu

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.