EU ES EN
Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookCheck Our Feed
Kategoria: Bloga

Nork: Ainhoa Otaola Agirre

Batzuetan oso zaila dirudien arren, ia ezinezkoa, posiblea da nerabeekin komunikazio ona izatea.

Baina hau lortzeko, nerabearen azalean jarri behar gara, enpatia erakutsi behar diogu. Horrela soilik lortuko dugu.

Horretarako pausu erraz batzuk jarraitu ditzakegu.

  • Ez tematu. Nerabeak ez duenean gure galderak erantzuten, hobeena ez tematzea da. Erantzunak lortzen saiatzen bagara behin eta berriz, nerabea gehiago urruntzea baino ez dugu lortuko eta seguruenik haserre bukatuko dugu.
  • Entzun. Arrunta izaten da gurasoak entzutea esaten seme-alabek ez dietela jaramonik egiten. Eta egia izaten da. Baina ez da oso arrunta izaten guraso horiek beraien buruari galdetzea jaramonik egiten dien seme-alabei, seme-alabak entzuten dituzten. Benenetan entzuteaz ari gara, ez buruarekin baietza emateaz beste gauza batzuk egiten ari garanean, benetako arretarik jarri gabe. Besteak benetan entzuten ditugunean, errazagoa da besteek ere gu entzutea lortzea.
  • Konfidentziak. Era berean, ohikoa izaten da seme-alabek ez dietela ezer kontatzen entzutea gurasoak esaten. Baina kasu honetan ere, beraien buruari galdetu beharko liokete zer kontatzen dien eurek beraien seme-alabei. Guretzat garrantzitsuak diren gauzak kontatzen badiegu, benetan axola diguten gauzak, beraiek ere axola dieten gauzak kontatuko digute.
  • Pazientzia. Seme-alabak gurekin irekitzea lortzeko ezinbestekoa da pazientzia izatea. Ezin dugu espero gauzak goizerik gabara aldatzea. Pausu hauek jarraitu beharko ditugu behin eta berriro, hainbat aldiz, pazientzia osoarekin emaitzak lortu arte.
  • Umorea. Umorea erabiltzeak gure seme-alaba nerabeekin komunikazioa eraginkorragoa izatea lortu dezake. Umoreak gauza oso garrantzitsu bi errazten ditu: alde batetik, gertatzen denarekiko distantzia jartzen lagunduko digu, eta horrek haserretzea zailagoa egiten du; bestelde, nerabeak harritu eta nahasi egiten ditu. Nerabeek ikusmin handia izaten dute, eta gurasoengan ezagutzen ez zuten zerbait ikusiz gero, interesa jarriko dute. GUrasoek interes hori aprobetxatu dezakete komunikazioa hobetzeko.

[embedded content]

Source: Arduratu Eu

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.