EU ES EN
Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookCheck Our Feed

UNAD Euskadi sareak pasa den maiatzaren 26an “Nerabezaroa eta gaztaroa, droga kontsumoa eta arrisku egoerak” jardunaldia antolatu zuen Bilbon. Euskadiko gizarte erakunde ezberdinek gazteen artean adikzioen egoera nola dagoen aztertu zen topaketa honetan, kontuan izanda, etengabe aldatzen den fenomeno bat dela eta beraz, erronka garrantzitsuei aurre eman behar zaiela.

Jardunaldiaren helburua elkarrizketa gune bat sortzea zen, jarduteko proposamenak eraikitzeko batera, ideak partekatzeko eta GKE, unibertsitate, boluntariotza eta adikzioen fenomenoan interesa duten pertsona guztien arteko elkargunea errazteko.

Jornada Tecnica Adolescencia y Juventud

Euskal Herriko Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko eta UNAD sareko elkarteetako profesionalek hartu zuten parte jardunaldian eta nerabe eta gazteekin gauzatzen diren esku- hartzeak aurkeztu ziren.

Adikzioen esparruko profesional, ikasle eta boluntarioek dituzten prestakuntza arloko eskaerei erantzuteko topagunea izan zen, baina baita eraikuntza kolektiborako gunea ere. Erabilitako metodologia partehartzailea izan zen eta prestakuntza-zatiaren ostean nerabe eta gazteekin lan egiten duten Euskadiko UNADeko erakundeen praktika onak erakutsi ziren.

Etorkintza Elkargoa UNAD Euskadi sareko partaidea izanik, jardunaldian parte hartzeko aukera izan genuen, jorratutako gaian gauzatzen ditugun esku-hartzeetako batzuk partekatzeko.

Pilar Urra gure elkargoko psikologo klinikoa da eta adikzioentzako egoitza zentroetako proiektuetan eta nerabe eta beren senideentzako proiektuetan lan egiiten du. Nerabe eta gazteekiko esku-hartzeetan erabilitako ikuspegi psikologikoaz hitz egin zigun.

Iñigo Rodriguez

Bestalde, gure beste lankideak, Iñigo Rodriguezek, 15 urtetik gora daramatza gizarte hezitzaile bezala eta nerabe-gazteekin lan egin izan du beti Gaztegune eta talde psiko-hezitzaileak bezalako esparruetan eta arriskuak murrizteko tailerrak ematen.

Honez gain, “Educablog, el blog de la educación social” blogaren kide fundatzailea ere bada.

Iñigok gazteei esparru komunitarioetatik laguntzeaz hitz egin zigun eta horretarako, Getxon, esparru irekian burutzen duen gizarte-hezkuntzako esku-hartzea deskribatu zuen.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.