EU ES EN
Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookCheck Our Feed

Partekatu Bilboko 1. Barrutiko gazteei buruzko hausnarketa bat da eta Bilboko Udalaren eta Etorkintza Elkargoaren lankidetzaren ondorioz sortu da.
Gazteen kezkak, desioak eta ametsak ezagutu nahi genituen baina, batez ere, beraien sendotasunak eta aspektu positiboak azpimarratu nahi izan ditugu.

Partekaturen bereizgarririk nabarmenena bere “egiteko era ezberdina” da. Gure helburua komunitatearengana hurbiltzea zen, gazteriarengana bereziki, aurreiritzirik gabe, inor juzgatu gabe, beraientzat -baina beraiek gabe- garatutako proiekturik gabe eta zer egiten duten, non egiten duten eta zergatik egiten duten aldez aurretik asmatzen saiatu gabe.
Beraiek zer sentitzen duten eta komunitateak nola sentitzen dituen eurak jakin nahi genuen eta hori dela eta, beraien burua aditzera emateko esparrua eskaini genien.

Hasieran helburu nagusi bi planteatu genizkion geure buruari:

  1. Bilboko 1. Barrutia osatzen duten auzoetako gazteen beharrizanak eta itxaropenak identifikatu (Arangoiti, Deustu, Elorrieta, Erribera, Ibarrekolanda eta San Inazio).
  2. Komunitatearen sendotasunak eta aukerak integratu partaidetza dinamikoaren bitartez.


Partekatu proiektu osoan zehar, dinamikak, eztabaida taldeak eta banakako elkarrizketak grabatu ziren eta grabaketa hauekin, gero, bideo bi landu ziren prozesu osoa dokumentatzeko eta emaitzak zabaltzeko:

  1. Bideo laburra, dinamikoa, gaztea, proiektuaren helburuak eta emaitza nagusiak laburbiltzen dituena.

  2. Eta bideo luzeagoa, komunitateko heziketa, kultura eta partaidetza esparru ezberdinetarako lan tresna izan daiten, proiektutik eratorritako ondorio eta ezagutzak aztertzeko eta zabaltzeko lagungarri.

Proiektu honekin lortu duguna:

  • Bilboko 1. Barrutiko gazteei buruz dagoen iritzia, ikuspegia eta hauek ulertzeko modua ezagutzea.
  • Gazteek beraien buruaz duten pretzeptzioa ezagutzea.
  • GAzteek komunitatean dituzten sendotasunak eta aukerak ezagutzea.
  • Gazteek komunitatean dituzten beharrizanak antzematea.
  • Oinarritzat eztabaida, kreatibitatea eta irudimena duten dinamika partehartzaileak sortzea.
  • Proposamenak eta iradokizunak jasotzea, beharrizanak betetzeko eta aukerak indartzeko.
  • Lehenengo Barrutian prozesu partejartzaileak dinamizatzeko gai diren bitartekari edo liderrak detektatzea.
  • Erakunde publikoen, hiritar helduen eta gazteen artean dauden oztopoak, mesfidantzak eta beldurrak leuntzea.
  • Bilboko 1. Barrutiak gazteriari buruz dituen kezkak aztertzea.


Proiektu honetan 66 pertsonek eta barrutiko 17 elkartek lagundu dute eta bideoa Etorkintza Elkargoak eta Bufalo Produkzioak-ek gauzatu dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.