Udaleko mendekotasun plana Mendekotasunen fenomenoaren aurrean emandako erantzun bat da. Haren helburua, udalaren errealitatea kontuan hartuz, arlo horren inguruko ekintzak planifikatu eta koordinatzea da.
Udaletako Mendekotasun planak oinarrizko hiru irizpide hauen arabera diseinatzen ditugu:
- Ahalik eta objektibotasun handiena, ebidentzia, datu eta egiaztatutako teorietatik abiatuta.
- Udalaren beharren analisi eta diagnostikoa.
- Herriak eskaintzen dituen aukera erreal eta operatiboak.
Getxo, Leioa, Enkarterriko Mankomunitatea, Mungia, Laudio, Ugao-Miraballes eta Balmasedako Udalen mendekotasunen aurkako tokiko planak egin ditugu.