EU ES EN
Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookCheck Our Feed

Alkohola da gehien kontsumitzen den droga adin tarte guztietan, sexu bietan eta talde sozial gehienetan.
Gainera, azkenengo urteotan eta batez ere gazteriaren artean, alkohola edateko modu tradizionalak aldatu egin dira, hau da, egun gehiago edaten dira konbinatuak eta gradu asko dituzten likore destilatuak -lehen batez ere ardoa eta garagardoa hartzen ziren- bai taberna eta diskoteketan eta baita toki publikoetan ere (plazan, parkeetan,…”boteiloia” deritzona), eta bereziki asteburuetan.

botellon

Alkoholak dosi txikietan euforia eta desinhibizioa eragiten du eta hori dela eta sarritan droga estimulatzailea dela pentsatzen da, baina izatez, depresorea da eta dosia handitzen goazen heinean, nerbio-sistema zentrala moteltzen du, koma, arnasketaren moteltzea, eta beharrezko neurriak hartu ezean, heriotza ere eragin dezakeelarik. Edariak zenbat eta gradu gehiago izan, odolean alkohol-kontzentrazioa handiagoa izango da eta dosi txikiagoarekin ere eraginak larriagoak izango dira.
Kontuan izan behar da alkohola beste droga batzuekin nahastu daitekeela eta horrek arriskuak areagotzen dituela.

Pertsona guztiek izan dezakete alkohol-intoxikazio bat noizbait baina gaztetxoenak eta adingabekoak arrisku handiagoa dute heldutasuna falta zaielako, bai psikologikoki eta baita fisikoki ere garatzeke daude eta.

Odolean gorputzak jasan dezakeena baino etanol gehiago dagoenean ematen da alkohol-intokizazioa eta pisuaren, sexuaren, egoera fisiko eta animikoaren eta beste adierazle batzuren arabera egongo da, baina orokorrean, odol litroko 3 gramo etanolekin intoxikazio larriaren arriskua dago.

Sintomak, beste batzuen artean, hiperbentilazioa, eszitazio psikomotorea -asaldura edo dardarak, esaterako-, paralisi zantzuak, nahasmendu egoera, hipogluzemia, goragaleak, izerdialdiak eta gorakoak izaten dira.
Kasu larrietan arnas gelditze hilgarria gertatu daiteke.

posicion lateral de seguridad

Desiragarriena litzateke nerabe eta gazteek beraien burua honelako egoera batean ikusi behar ez izana eta horretarako, heziketa eta prebentzioa funtsezkoak dira, bai familian eta baita beste gune sozializatzaile batzuetan ere; baina zoritxarrez, datuek erakusten digutenez, errealitatea bestelako da eta hori dela eta, garrantzitsua da gaztetatik lehen sorospenen oinarrizko ezagutza batzuk izatea eta lagunen batek alkohol-intoxikazio larri bat izango balu, zer egin behar duten erakustea:

  • Lehenik eta behin beti larrialdietara deitu.
  • Kontzientzia-egoera aztertu eta pertsonak arnasa hartzen duela eta pultsua duela egiaztatu.
  • Arropak lasaitu estu badaude, baina pertsona hotzatik babestuta mantenduz hipotermia saihesteko.
  • Pertsonak arnasa hartzen badu eta pultsua badauka, segurtasuneko albo-posizioan jarri (alboz etzanda) gorakoak izanez gero, itotzea saihesteko.
  • Pertsonak konortea galdu badu, arnasten jarraitzen badu eta pultsua badauka egiaztatu. Honela izango ez balitz, erreanimazioa egiten hasi baina soilik prozedura ondo ezagutuz:
    – Buruz gora jarri pertsona besoak eta zangoak luzatuta.
    – Arnasbideak ireki (bekoki-kokots maniobra).
    – Biohotz-masajea hasi (nola egiten den dakigunean bakarrik)
  • Pertsonarekin gelditu sanitarioak edo beste arduradunen bat heldu arte, hau da, kaltetutako pertsona inoiz ez utzi bakarrik.


Inoiz egin behar ez dena:

  • Kafea eman, batez ere gatzarekin, edo beste etxe-erremediorik.
  • Esnea edo beste likido batzuk eman.
  • Botarazi, okada bronkioetara arnasteko arriskua baitago.
  • Bihotz-masajea egiten hasi teknika hau ondo ezagutzen ez bada.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.