Misioa
Prebentzio, arreta eta gizarte-inklusioaren bidez, osasun, mendekotasun eta gizarte kalteberatasunaren arloetan pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten dugu.
Ikuspegia
Gizarteak pertsonen bizi-kalitatearen hobekuntzan diharduen eta haien beharrekiko konpromiso etiko sendo baten jabe den ereduzko talde-erakunde gisa aintzat har gaitzan nahi dugu.
Horretarako:
- Pertsonengan oinarritutako kudeaketa-sistema bat dugu, gardena, erabilera anitzekoa eta parte-hartzailea, elkarrekiko konfiantzatik, ardura partekatutik, elkartasunetik eta fundazioa osatzen dugun guztion partaidetza-sentipenetik abiatua.
- Prebentzio eta laguntza oso eta berritzaile mailako zerbitzu-eskaintza globala dugu, gure lan onean oinarritua: gure gaitasunak, espiritu autokritikoa eta aukera berriekiko jarrera irekia.
- Beste erakunde batzuekiko elkarlanean aritzen gara egitasmo handiagoei ekin eta eremu geografiko zabalagoa hartzeko.
Balioak
- Etika eta Gizartearekiko Konpromisoa.
- Pertsonak.
- Profesionaltasuna eta Esku-hartze osoa.
- Lidergo parte-hartzailea.
- Gardentasuna.