EU ES EN
Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookCheck Our Feed

Cartel Torre Iberdrola Miren de Miguel

Fair Saturday

izaera kulturala eta soziala duen mugimendu globala da. Artista ezberdinak eta elkarte kulturalak Bilbon arituko dira azaroaren azken larunbatean, ekitaldi bakoitzarekin GKE edo proiektu sozial bat lagunduz.

Etorkintza Elkargoa izango da mugimendu honek lagunduko duen izaera sozialdun elkarteetako bat. Artistek eta kultura elkarteek garatuko dituzten ekimen hauetako lauk gure proiektua laguntzea erabaki dute, gure xedea pertsonen bizi-kalitatea hobetzea baita, osasun mentalaren, adikzioen eta gizarte zaurgarritasunaren esparruetan.

Miren de Miguelek errezitaldi bat eskainiko du arratsaldeko 6etan Iberdrola Dorreko aretoan. Euskal sopranoaren kontzerturako sarrerak gure web orrian erosi daitezke.

Erosi ezazu zure sarrera

Erosi zure sarrera banku-transferentzia bitartez:

AZALPENA: Izena, Abizenak eta NAN zenbakia
KONTU KORRONTE ZENBAKIA: ES74 2095 0551 6138 0110 4136
Deskargatu zure sarrera hemen

GARRANTZITSUA: Ezinbestekoa da banku-transferentzia egiterakoan, kontzeptuan izena, abizenak eta NAN zenbakia jartzea, eta baita ekitaldira Nortasun Agiria eramatea ere, hau izango baita sarrera erosi dela egiaztatzeko, eta beraz, Iberdrola Dorrera sartzeko modu bakarra

Abandon: Marban, Poetiza.me eta Leioako Orkestra Gaztea

Abandoko Adif geltokian eskaintza kultural zabala izango dugu egun guztian zehar. Goizeko 12:00etan Marban taldearen kontzertuarekin emango zaio hasiera egunari. Arratsaldean, 18:30etik aurrera, Poetiza.me taldearen poesiekin gozatu ahal izango dugu eta amaitzeko, Leioako Orkestra Gaztea entzuteko aukera ere izango dugu arratsaldeko 8etan. Nahi izanez gero, gune honetan dohain bat egin dezakezu.

“Xuxurlariak”

Egun guztian zehar, «Xuxurlariek» (Begoñazpi Ikastolako eta Gallego Gorria Eskola Publikoko ikasleak), poesia laburrak errezitatuko dituzte Bilboko toki ezberdinetan.
Gune hauetan dohain bat eskatuko da.

Esperientzia honetan parte hartzen animatzen zaituztegu, elkarrekin artea eta kultura partekatuz egun osoan.