EU ES EN
Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookCheck Our Feed

hand-643830_1920Zure ekarpena, txikia irudi balezake ere, oso garrantzitsua eta baliotsua izan daiteke guretzat eta gure erabiltzaileentzat, gure egitasmoak garatzen lagunduko baitu.

Etorkintza Elkargoan, gure zeregina burutu ahal izateko, zuk bezala, gure misioarekin bat datozen pertsona askoren konpromiso eta babesa behar dugu: “Prebentzio, arreta eta gizarte-inklusioaren bidez, osasun, mendekotasun eta gizarte kalteberatasunaren arloetan pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko lan egitea”.

Zure laguntzari esker, zeregin hauekin jarraitu dezakegu:

  • Prebentzioa, 4.000 ikasle, 890 familia eta 2.000 irakasle baino gehiagorengana iritsita.
  • Mendekotasun-arazoak, arrisku-jokaerak eta buru-osasuna kaltetzen duten jokaerak erakusten dituzten pertsonei arreta eskaintzea, Nerabe eta Familientzako Zentroan 85 familia eta 110 gazte baino gehiagorengana iritsita, Mendekotasunen Zentroan 75 pertsona baino gehiagori tratamendua emanez, eta 100 gaixo baino gehiagori Kortezubiko Tratamendu Egoitzan.
  • Gizarteratzea, Andres Aya Goñi Eguneko Zentroan 100 pertsona baino gehiago zainduz, eta gizarte-desabantailak pairatzen dituzten 100 pertsona baino gehiagori formazioa eta lan-orientazioa eskainiz.

Dohaintza baten bidez lagundu gaitzakezu, hari esker finantzaketa behar duten egitasmoak lagundu ahalko ditugu.

Zure aukeren arabera, aldizkako harpidetza edo aldi bateko dohaintza egin dezakezu; bi kasuetan onura fiskalak izango dituzu. Edozein zalantza baduzu, deitu 94 444 42 49 telefonora edo bidali mezu bat fundacion@etorkintza.org helbidera.

Zure ekarpena ondorengo kontu zenbakian egin dezakezu: 2095 0551 61 38 01104136

ZURE EKARPENAREKIN, GURE EGITASMOAREN PARTAIDE BIHURTZEN ZARA.