EU ES EN
Visit Us On TwitterVisit Us On FacebookCheck Our Feed

Comunidad-familiaNerabe, gazte eta familientzako zerbitzua 2001. urtetik abian da. Denbora honetan zehar, arrisku-egoeran dauden gazteekin lan egin dugu, behar ezberdinak hautemanez eta herritar horiek laguntzeko premia eta beharra egiaztatuz.
Nerabearen garapen pertsonal eta sozialari arreta espezializatua eskaintzen diogu. Haur eta nerabeen buru-osasunaren garapenean talderik garrantzitsuena izanik, familia ere oso kontuan izaten dugu.

Bereziki nerabezaroan pairatzen den kalteberatasun-egoerari erantzun global eta oso bat ematen diogu. Nerabezaroa eboluzio-aldi konplikatua da berez; aldi horrek berezko dituen edo haurtzarotik eratorritako jokaera arazotsuak gehitzen zaizkio, prozesua blokeatu, mugatu edo kaltetu ditzaketenak, arrisku-egoera bat sendotuz.

Arrisku-jokaerak erakutsi eta harreman, familia eta gizarte eremuetan zailtasunak dituzten gazte eta nerabeei laguntzen diegu. Seme-alaben familia barneko edo eskolako zailtasunengatik, arrisku-jokaerengatik, psikopatologiengatik, droga-kontsumoagatik edo bestelako jarrera arazotsuengatik kezkatuta dauden familiei zuzentzen gara.

Ebaluazioa, diagnostiko eta tratamendua eskaintzen dugu, gaztearen eta familiaren ezaugarrien araberako esku-hartze egokienak planteatuz.

Gure estrategia banaka, familian zein taldean burututako esku-hartze terapeutiko eta hezigarrian datza.
Zerbitzu honetara (12 eta 21 urte bitarteko) nerabe eta gazteek zein haien familiek jotzen dute, batzuetan kezkatuta, eta bestetan, ikastetxeak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek, familiako medikuak, Buru Osasuneko Zentroak, psikologoak, GHETek, Gazte Justiziako Sailak,… bidalita.