EMAKUMEA

Etorkintza Elkargoak 1996an ekin zion esku hartzeko estrategiak ezartzeari, generoaren araberako kontsumoetan antzemandako desberdintasunak oinarri hartuta.

Genero-desberdintasunak antzeman genituen hainbat arrazoiri zegokienez: drogak kontsumitzea, hautatutako substantziak, jokabideagatik errudun sentitzea eta kontsumoaren aurreko jokabideak. Horrek guztiak bideratu gintuen estrategia egokituak eta berriak zehaztera. Ordutik, egoera arriskutsuan dauden emakumeekin espezifikoki esku hartzeko programak landu ditugu.

2017an, izaera eman genien programa horiei, 25 urte baino gehiagoz egin genituenei, «KEMENDUZ» zigiluaren bidez. Hauxe da horren esanahia: «zoritxarraren aurrean haztea, indarrak hartzea, eta indarrak ematea ere bai; bi norabideko espirituarekin».

Emakume horien zailtasunak ezagututa, gure helburua da indarrak ematea eta haiek indarrak hartzea, bizitza osasuntsua eta zoriontsua izan dezaten.

KEMENDUZ PROGRAMA

ZAURGARRITASUN HANDIKO EGOERAN DAUDEN EMAKUME GAZTEEI ETA NERABEEI ZUZENDUTAKO TAILERRAK ETA BABES-TALDEAK

Gune horrek erantzun globala eta integrala ematen die nerabeen eta gazteen zaurgarritasun bereziko egoerei. Bizitzako aro hura gatazkatsua da berez, eta jokabide arriskutsuak izan ohi ditu. Beraz, arreta ematen zaie familiako arazoak dituzten edo drogen kontsumoarekin arazoak dituzten nerabe eta gazteei, gaur egun eta etorkizunean hobetu daitezen.

MEREZI PROIEKTUA – IRUDI PERTSONALEKO IKASTAROAK

Hainbat tresna ematen diegu egoera arriskutsuan dauden emakumeei, prestakuntzaren mundura hurbildu edo laneratu daitezen. Helburua da autonomia bultzatzea, etorkizunean enplegua izan dezaten, eta, horretarako, MOTIBAZIOA da eragile nagusia.

INDARKERIA MATXISTAREN EMAKUME ZAURGARRI GAZTEEI LAGUNTZEKO PROIEKTUA

Gune psikoterapeutikoa eta taldekako hezkuntzako gunea da, eta kontsumo arazotsuak eta indarkeria matxistatik eratorritako ikurrak eta emozioak dituzten emakumeekin lan egiten da. Beren nortasuna, autokontzientzia, erabakiak hartzea eta sentimenduak eta iritziak adieraztea sendotzean datza.

Genero-harremanak eraikitzeari eta eraldatzeari buruz hausnartzeko eta aztertzeko tokia da, eta desorekak, mendekotasunak eta indarkeria-egoerak antzematen eta saihesten laguntzen die.