Prevención-online.org arriskuen prebentzioan esku hartzen duten profesionalentzako topaketa-gune bat da. Tresnak, baliabideak eta eztabaidatzeko eta iritzia emateko gunea ematen die esparru ezberdinetan (ikastetxean, prestakuntza okupazionaleko zentroetan, aisialdiko zentroetan, baliabide irekian…) aritzen diren hezkuntzako profesionalei (irakasleak, hezitzaileak…), egoera arriskutsuan eta gizarte-zaurgarritasuneko egoeran dauden nerabeekin eta gazteekin esku hartzeko eta arriskuak murrizteko.
Eusko Jaurlaritzaren Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzak eta Etorkintza Elkargoak eginiko bideojokoa da, ausazko jokoen eta apustuen erabileraren arriskuez sentsibilizatzeko eta horiek murrizteko 12 urtetik 22 urtera bitarteko nerabeen eta gazteen artean.
Deskargak:
Eskuragarri dago Linux, Windows, Mac, iOS eta Android plataformetan