Ezagutza eragiten dugu jardun profesionalaren bidez, gure esku-hartzeen bidez eta beste agente sozialekin lankidetzan eta SAREAN arituz. Hobekuntza eta aurrerapen jasangarriak eta inklusiboak erraztea dugu helburu.

Mendekotasunen inguruan, gure ezagutzak, esperientzia eta espezializazioa eskaintzen diogu gizarteari eta instituzio publikoei, eraikitzeko eta hobetzeko.

AZTERLANAK, PLANAK ETA IKERKUNTZAK

Mendekotasun-planak diseinatu eta eratzen ditugu, bai eta tokiko erakundeek, administrazio publikoek eta erakunde pribatuek eskatutako azterlanak eta ikerkuntzak ere.

ARGITALPENAK ETA MATERIAL DIDAKTIKOA

PRESTAKUNTZA

Prestakuntza eta gaikuntza eskaintzen dugu pertsonen eta erakundeen ahalmenak hobetzeko.

Prestakuntza espezifikoa ematen zaie irakasleei, gizarte-bitartekariei eta hezkuntzaren, gizartearen, kulturaren, lanaren eta osasunaren esparruetako beste profesional batzuei. Prestakuntza horien testuingurua osatzen dute lan egiten dugun esparru guztiek (prebentzioa, asistentzia eta inklusioa).

AHOLKULARITZA-LAGUNTZA GAINBEGIRATZEA

Aurrez aurreko eta lineako aholkularitza eta laguntza eskaintzen dugu mendekotasunen arloan, honako hauei:

Hezkuntzaren, gizartearen, kulturaren, lanaren eta osasunaren esparruetako erakundeei eta profesionalei.

JARDUNALDIAK ETA KONGRESUAK

Urtero parte hartzen dugu hainbat jardunalditan, kongresutan edo mintegitan.