ERDU proiektu komunitario espezializatua da, gertutasuneko arreta soziosanitariokoa, eta arreta darama hartzailea dagoen tokira (unitate mugikorra); beraz, zubi-lanak egiten ditu sistema sozial eta sanitarioetara.
Hartzaileak:
Bazterketa- edo arrisku-egoera larrian dauden pertsonak, osasun mentaleko edo mendekotasuneko arazoak dituztenak, baliabideak eskuratzeko eta horiei heltzeko arazo larriak dituztenak (administrazio-kontuak, zailtasun pertsonalak, harremantzekoak, isolamendukoak eta abarrekoak direla medio).
Urrunduak edo baliabideak eskuratzeko eta horiei heltzeko zailtasun handiak dituztenak.
Bazterketa-egoeran edo hura jasateko arrisku larrian daudenak.
ZER ESKAINTZEN DUGU:
Esku hartzeko programa proaktiboa, mugikortasun eta malgutasun handikoak:
Lana kalean, etxean bertan, etxerik edukitzekotan.
Lana kolektibo horiek egoten diren tokietan eta baliabideetan.
ERDUren tokietan, lotura dagoenean eta jarraipena egiten denean.
· Hezkuntzako, psikologiako eta osasuneko esku-hartzea jarduera indibidualen eta taldekoen bidez:
Sentsibilizazioa kontsumoa murrizteko eta tratatzeko.
Kalteak murriztea (epe luzerako kontsumoak)
Arreta medikoa, errezetak, farmakoen banaketa eta jarraipena.
Euste emozionala.
· Lotura osasun- eta gizarte-sistemekin (laguntza baliabideei, koordinazioa, bitartekaritza, eratorpena, jarraipena)