Duela 35 urtetik laguntzen ditugu mendekotasun-arazoak –substantzienak edo jokabidekoak– dituzten pertsonak, beren buruarekin, beharrekin eta zirrarekin, eta, droga zela medio, atzean utzi zituzten balioekin eta printzipioekin bat egin dezaten berriz.
Tratamendua intentsiboa da: 24 orduz, 7 egun astean.
Pertsonaren zailtasun intrapsikikoei, pertsonalei, harremanekoei eta ingurunekoei heltzen die.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren tratamendu itunduaz gain (26 ohe), modalitate ez itundu bat dugu: pertsona guztiei irekia, hilabetea aurrez ordainduta (7 toki – informazio gehiagorako: infokortezubi@etorkintza.org).
Bilbotik 40 km-ra eta Gernikatik 5 km-ra gaude, Kortezubi udalerrian, Urdaibaiko biosfera erreserban, eta tratamendu eraginkorra eta pertsonarenganako errespetuzkoa eskaintzen dugu ingurune eder eta atseginean.
Tratamendua pertsonan ardazten da. Bere beharretan, balioetan, xedeetan, helburuetan, sendotasunetan eta ahulezietan. Hortik abiatuta, tratamendu-plan bat eratzen dugu, ekiteko.