1. Egoera zailean eta bazterketa-arriskuan dauden pertsonei ematea esperientziak, ohiturak eta gaitasunak, gizarteratzea errazteko, prestazio integralen eta balioaniztunen bitartez…
Prestazio sozialak, hezkuntzakoak eta klinikoak, mendekotasunen arazoari heltzeko zeharkako ikuspegi integraletik: Esku-hartze psikosoziala, soziala eta hezkuntzakoa, laguntza soziala, prestakuntza, informazioa eta aholkularitza, eta babesa bizitza independenteari.
Harremantzea, aldatzeko motibazioa, sostengu emozionala eta aukerak sustatzea bizi-kalitatea hobetzeko.
Intentsitate eta euste egokia pertsonaren beharretara, gizarteratzeko prozesua errazteko.
2. Erabiltzailearen bizi-kalitatea hobetzea (Verdugo eta Schalock, 2013 egileek jasotako zentzuan), honako dimentsioek osatzen dutena:
Ongizate fisikoak
Ongizate emozionalak
Pertsonarteko harremanek
Gizarte-inklusioak
Garapen pertsonalak
Ongizate materialak
Autodeterminazioak
Eskubideak
ANDRÉS AYA GOÑI EGUNEKO ZENTROA
Zerbitzu jeneralista eta mendekotasunetan espezializatua; Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu, Gizarte-inklusioa eta Berdintasun Sailarekin itunduta dago.
Helburua: Arreta pertsona baztertuei edo bazterketa-arriskuan daudenei, mendekotasuna gizarteratzea zailtzen duten faktore bat denean.
Hartzaileak: Bizkaiko Foru Aldundiaren inklusio-zerbitzutik eratorritako helduak, bazterketa-balorazioa aurrez dutenak edo bazterketa-arriskuan daudenak.
BUSTURIALDEAARRETA-ZENTROA
EGOERA ARRISKUTSUAN EDO GIZARTE-BAZTERKETAKO EGOERAN DAUDEN PERTSONENTZAKO ARRETA-, BABESA- ETA LAGUNTZA-ZERBITZUA
Eguneko arretako zerbitzu da Busturialdeko Mankomunitatean gizarte-bazterketako arriskuan dauden pertsonentzat.
Eskakizun txikiko eta aldi baterako zerbitzu gisa definitzen da, eta honako helburuak ditu.
Oinarrizko beharrak asetzea, erabiltzaileei eskainiz gosaltzeko, txukuntzeko eta egunean zehar aterpetzeko toki bat (ordutegia: 9:00etatik 15:00etara).
Erabiltzaileei informatzea beren eskubideei eta eskuratu ditzaketen gizarte-baliabideei buruz, eta aholkularitza ematea beren egoera normalizatzeko kudeaketa egiteko.
Gizarteratzeko aldaketa-prozesuak hastea, etxerik gabeko pertsonei eta gizarte-bazterketa larriko egoeran daudenei dagokienez, eguneko arreta-zerbitzura doazenei, laguntza sozialaren bidez.
LANERAKO PRESTAKUNTZA-PROGRAMAK
Programa horien helburua da egoera zailean eta gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonei esperientziak, ohiturak eta gaitasunak ematea, laneratzeko aukera izan dezaten.
Zerbitzu hori garatzen da Eusko Jaurlaritzarekin (Lanbide programak) eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera (Lanberri programak).
Zer eskaintzen dugu
Prestakuntza oinarrizko gaitasunetarako, gaitasun sozialetarako eta gizarte-inklusioko prozesu pertsonalizatuetarako.
Mekanismoak eta tresnak haiek izan daitezen beren prozesuaren protagonistak eta autonomia eskuratu dezaten.
Beren arazoei heltzen dieten prozesuak, lan-mundura hurbiltzea edo laneratzea errazteko.