13 eta 21 urte bitarteko gazteekin eta nerabeekin drogen, beren efektuen eta arriskuen inguruan hausnartzeko eta egiaztatzeko gune bat sortu dugu, eta, horretarako, ikastetxearen testuingurua darabilgu.
Ikasgeletan drogak kontsumitu ahal direla errealitatea da, eta horretatik abiatzen gara, haiekin lantzeko kontsumoak eta horrekin lotutako beste egoera arriskutsu batzuk (adinagatik, eboluzio-uneagatik…).
8 eta 15 urte arteko ikasleek Interneten eta sare sozialen erabilerari buruz hausnartzeko eta egiaztatzeko espazioa sortzen dugu, eta beren bizipenak darabiltzagu.
Gogoeta eragiten dugu sare sozialen bidez harremanak izateko moduari buruz. Sarearen bidezko harreman-forma eta -eduki batzuk, normaltzat jotzen dituztenak (laguntasunaren kontzeptua, harremanen kantitatearen garrantzia kalitatearen aurrean, bizitza pribatua sareetan erakusteko beharra, etab.), zalantzan jartzen laguntzen ditugu, bai eta sare sozialen erabilerarekin lotutako beste arrisku batzuk ere (ziberbullinga, sextinga, groominga…).
#SAREAN: INTERNET ETA SARE SOZIALEN ERABILERA EGOKIARI BURUZKO TAILERRA
BIDEOJOKOEN ERABILERA EGOKIARI BURUZKO TAILERRA
Aukera ematen dugu bideojokoen, beren edukien, jolasten emandako denboraren eta bideojokoekiko jarritako itxaropenen eta zirraren inguruan eta horiek izan ditzaketen arriskuen inguruan hausnartzeko eta aztertzeko.
Gune bat sortzen dugu nerabeekin eta gazteekin ausazko jokoei eta diruarekin apustuak egiteari buruz aritzeko. Tailerren helburua da beren bizipenak abiapuntu hartzea alde emozionala, efektuak eta arriskuak lantzeko, eta horren inguruan arazorik izan dezaketen adingabeak goiz antzematea ere bai. Tailerra garatzen da bideojoko eta unitate didaktiko laguntzaile baten bidez.
JOKOVER: AUSAZKO JOKOEI ETA APUSTUEI BURUZKO TAILERRAK
Play Video
BIKOTE-HARREMANEN ETA MENDEKOTASUN EMOZIONALAREN INGURUKO TAILERRAK
Tailer horiek Bigarren Hezkuntzako azken ikasturteetako eta batxilergoko ikasleei zuzentzen zaizkie, eta arreta berezia ematen zaie bikote-harreman toxikoei eta mendekotasunezkoei. Haiekin aztertu nahi dira harreman toxikoak eta mendekotasunezkoak antzemateko adierazleak, eta babesteko faktoreak landu ere bai.
Bigarren hezkuntzako azken ikasturteetako ikasleei zuzendutako tailerrak, alkoholaren kontsumoak nerabeei zer motibatzen dien, noiz, non eta nola eragiten dien identifikatzeko, genero-ikuspegia aplikatuta. Norberaren esperientziaren analisia eta hausnarketa sortzen da -elkarrizketaren bidez-, aisialdiko eta jai-giroko alkohol-kontsumoari dagokionez.
GENEROARI ETA ALKOHOLARI BURUZKO TAILERRAK
TREBETASUN SOZIALEKO TAILERRAK
Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasleentzako tailer horien helburua da elkarrekintza sozialeko egoerak sendotzea eta eguneroko bizitzako gatazkak konpontzeko gaitasuna sustatzea: EZETZ esaten ikastea, taldeko presioa…
Beste ekimen batzuk
BARETUZ: MINDFULNESS ETA EMOZIOAK KUDEATZEA
«Baretuz» programaren asmoa da eskolatik heztea gorputzaren adierazpenerako eta emozioak kudeatzeko, lasaitzeko eta mindfulnesseko (arreta osoa) estrategiak eta baliabideak garatzeko. Horrela, paradigma aldatzeko aukera izango dugu ikasleekin egunero eginiko lanean. Programa bideratzen da irakasleekin eta ikasleekin lan egitera, ikasgelan lasaitzeko eta arreta osoko bizipen-teknikak aplikatuz.
Ikastetxean (jolastokian, jantokian, gune espezifiko batean…) Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako konfiantzazko hezitzaile bat sortzean datza, gazteak kezkatzen dituzten alderdiak antzemateko eta lantzeko.
Aisialdiko eta denbora libreko ohiturekin, drogen kontsumoarekin, kuadrillarekin, trebetasun sozialekin eta abarrekin lotutako alderdiak lantzen dira.
HEZKUNTZAKO ESKU-HARTZEA IKASTETXEAN
INFORMAZIO-GUNEAK
Ikastetxean bertan, adibidez, atsedenaldian, kokatzen den informazio- eta kontsulta-gune bat da. Hezitzaile bat dago, eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei nerabeentzako eta gazteentzako gai interesgarriei buruzko informazio argia eta erraza emateaz gain, kontsultak egin ditzakete gazteek. Garatzen ditugun gai-multzo batzuk: generoa, drogen kontsumoa, aisialdia eta denbora librea, sexualitatea, teknologia berrien erabilera…
Ez dira talde terapeutikoak, eta erdi zuzenduak dira, non gazteek aukera duten gogoeta egiteko eta laguntza emozionala partekatzeko beren berdinekin. Ikastetxearen esparruaren barruan egiten dira. Zenbait saio egiten dira ikastetxetik kanpoko hezitzaile batekin. Zehazki, taldearen bereizgarriak diren arrisku- eta babes-faktoreak lantzen dira.
Esku-hartze horretan, kanporatzeko arriskuan dauden edo aldez aurretik kanporatu dituzten ikasleei hausnartzeko aukera emateko gunea zehazten, sortzen eta laguntzen da. Kontratuaren edukia malgua da, eta ikasleen eta ikastetxeen beharretara moldatzen da: aldaketak egiten dira benetako beharren arabera. Esku-hartze horrek bi helburu ditu: alde batetik, ikasleei laguntzea kanporaketaren edo ustezko kanporaketaren arrazoiari buruz; eta, bestetik, jokabidea aldatzea planteatu diren helburuen arabera.