Covid-19 pandemia-egoeran, premiaz egokitzea datuetara, analisira eta behar berrien baloraziora.
Arreta digitala eta lineako arretaren estrategia berrietara egokitzea.
Biztanle guztiak barne hartzeko prebentzio-programa eta -proiektu berriak: Jokoak eta lineako beste material batzuk, bideoak, blogak… (piztu ahotsa, yoka, patxadaz, educaplay…).
ERDU proiektua, mendekotasunaren esparruan Euskadik dituen erronka berriei ekiteko. Jeiki Fundazioarekin, Gizakia Fundazioarekin eta Agipad-ekin batera.
Eon proiektua, konfinatuta dauden pertsonei arreta emateko eta laguntzeko. Covid19 dela medio, isolamendu prebentiboan dauden pertsonen behar soziosanitarioei arreta.
Elikadurako oinarrizko beharrei arreta emateko proiektua Kortezubin.
Elkargoaren antolamendu-egitura berria.