Komunitatea

PARTE-HARTZE KOMUNITARIOA: PARTEKATU PROIEKTUA

PARTEKATU proiektuaren helburuak dira tokiko SAREA BULTZATZEA, LAGUNTZEA ETA ERAGITEA. Horiez gain, gazteek beren komunitatean parte hartzen duten prozesuak eta proiektuak ikusi nahi ditu. 

Gazteei eta komunitateari hurreratu nahi zaie horizontaltasunez, konfiantzaz eta errespetuz, eta gazteek parte hartzeko prozesuak babestu eta bultzatu nahi ditu.

Proiektu hori pentsatu da gazteen alderdi positiboei arreta emateko, komunitatearekin lotuta eta alderantziz; banaka eta kolektiboki beren burua eraiki eta garatu dezaten modu osasuntsuagoan.

 

Proiektu horrek, komunitatearen parte-hartzearen eta dinamizazioaren bidez, ekintza mota ugari bultzatzen ditu, zehazki, belaunaldien arteko harremanari balioa ematen diotenak edo pertsona nagusien eta gazteen arteko aldea gero eta txikiagoa egiten dituztenak. Horretarako, auzoan edo udalean dauden sareak, mugimenduak eta baliabideak hartzen ditu oinarri.

BELAUNALDIARTEKO PROIEKTUA: ERRO ETA ADAR

PREBENTZIOA ETA ESKU-HARTZEA KALEAN

Proiektu horrek prebentzioa egin eta arriskuak murriztu nahi ditu egoera arriskutsuan dauden 12 eta 21 urte arteko gazteen eta nerabeen artean. Horretarako, hezitzaile batek babesa eta laguntza ematen die, ekintza eta sare komunitarioen bidez eta baliabide irekian (kalean).
Jokabide arriskutsuak dituzten nerabeak eta gazteak antzeman nahi dira, eta hezitzaile batek baliabide irekian (kalean) egingo duen hezkuntzako eta gizarteko esku-hartzearen bidez, aldaketarako aukera eman nahi da ere bai. 
Bestalde, baliabide komunitarioen arteko sareak eragitea bultzatzen du proiektuak, arreta integrala, koordinatua eta sarekoa ahalbidetzeko. 

Lonjak hartzen ditugu hezkuntzarako aukerak dakartzaten toki gisa, non gazteek beren burua erregulatzen, elkarrekin bizitzen eta ardura hartzen ikas dezaketen.

Lonjen proiektuaren helburua da kuadrillen sendotasunak sustatzea komunitatean parte hartzeko prozesuetan, hau da, kuadrillek beren komunitatea eraldatzeko edo hobetzeko prozesuetan parte hartzea.

Bestalde, gazteen garapen pertsonalarekin lotutako arriskuak murriztu nahi dira. Ez gara ari lonjaren segurtasunarekin lotutako arriskuak murrizteaz, baizik eta adingabeen arrisku psikologikoak, sozialak, emozionalak eta jokabidekoak murrizteaz.

PREBENTZIOA ETA ESKU-HARTZEA GAZTEEN LONJETAN

HERRITARRENTZAKO ARRETA-ZERBITZUA:

Mendekotasuneko teknikariekin mendekotasunak prebenitzeko zerbitzuetatik lan egiten dugun udalerrietan, biztanleen eskakizunei heltzen zaie substantziak erabiltzearekin eta beste mendekotasun batzuekin lotuta:

SENTSIBILIZAZIO-KANPAINAK

ZEHAPENAREN ORDEZKO HEZKUNTZA-NEURRIAK

Hauxe da abiapuntua: egoera zehatzailea, eta proposatutako hezkuntza-prozeduran adingabeari eta familiari ematen zaie ardura eta partaidetza. Zehapenaren ordez gazteei eskaintzen zaien hezkuntza-prozeduraren proposamena garatzen da beren baldintza pertsonalak, familiarrak eta sozialak oinarri hartuta, eta, ondorioz, arreta pertsonalizatu hori eskaintzen diren baliabideetara egokitu behar da eta malgua izan behar da.